Marea berdea helburu

euskadi basque country murias teamMunduko txapelketa, Lonbardia eta Abu Dhabiko lasterketak ospatu ostean txirrindulari zaleek itxitzat ematen genion 2015 denboraldiari. Urte bat denetik utzi diguna beste behin. Kasik astirik utzi gabe dastatzeko kilometro mordoxkek utzi gaituzten fruituak hasi gara dagoeneko 2016ra begira.

Txirrindulari garrantzitsuenek hasiak dira argitaratzen urte berriko helburuak – adibidez egun hauetan jakin dugu Valverdek 36 urterekin lehen aldiz izango duela Giroko sailkapen nagusia jomugan, ondoren Nairo Quintanari lagunduko dio Tourrean eta abuztuan Rioko jokoetako hautagaien artean sartu beharko dugu ziurrenik. Eta taldeak ere hasi dira azken hilabeteetan egin dituzten fitxaketekin lan-taldeak ixten.

Horietako bat izan da Jon Odriozola proiektua: Euskadi Basque Country – Murias izena eramango du 2016an. Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez taldeko izenaren lehen zatia erakundearena izan arren, dirurik ez die emango (hori eman dute jakitera gutxienez komunikabideetan). Asko idatzi ondoren iaz sortutako taldearen inguruan, berriro konformatu beharko dute Kontinental mailan lehiatzera. Egia den arren dauden lasterketak kalitate duin bat dutela, maila bat goragokoek munduko onenenekin aritzeko aukera emango lieke (multzo honetan sartuko lirateke Itzulia edo Tourra eta Vuelta bezalako lasterketak).

“Herri onek merezi du berriro profesional talde bat. Marea laranja marea berdea bilakatu behar da”

Seguru? Jonek dituen helburuak behin baino gehiagotan adierazi ditu: euskal txirrindulari talde bat Tourrera eta Espainiako Vueltara itzultzea. Labur esanda: Euskaltel utzitako hutsunea betetzea.

Baina gogoetarako galderak egin beharrean gaude: Euskaltel bezalako talde bat nahi dugu? Ez al ziren zenbait gauza txarto egin, batez ere talde laranjaren azken urteetan? Eta hori errepikatu nahi da?

Azken finean kirol honetan garaipenek edo lasterketa mediatikoenean egoteak ez du ziurtatzen etorkizun oparoa – eta horren adibide ikus daitezke HTC – High Road talde mitikoa edo urrunago joan gabe Velocio – SRAM emakumeen taldea, munduko txapeldun azken bi urteetan taldekako erlojuz kontrako proban.

Beraz, ez al da askoz positiboagoa lasterketa guztiak irabaztera ateratzera joan zentratu beharrean soilik lasterketa batean? Sky-k egiten duena gutxi gora behera.

Batzuetan ondo atera da eta gehienetan emaitzek ez dute lagunduko (helmuga marra zeharkatzen lehena soilik bat izaten da). Zaila da, baina nork esan zuen erraxa izango zenik?

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.