Pirinioetara joateko autobusak

Aurten ere euskal zale ugari hurbilduko da Pirinioetara euskal txirrindulariak eta Frantziako Tourreko tropel osoa animatzera. Joateko asmotan bazabiltza eta plana zehazteko baduzu, hona hemen pare bat aukera:

1) Astarloza Taldearen asteburuko plana (uztailak 14-15)

2) Lizarralde Kirolak eta ESAITen plana (uztailak 17-18-19)

[behean duzue plan hauetaz informazio gehiago]

Bi plan hauetaz gain, beste hainbat eta hainbat izango dituzuenez, zergatik ez diguzu zure plana kontatzen? Kontaiguzu nondik irtengo zareten eta lasterketa non ikusteko asmoa daukazun blogean edo Facebooken iruzkin bat utziz.

A! Eta ez ahaztu Pirinioetarako behar beharrezkoa den Tropelaren kit-a eramatea! Eskatu zure txapela, eta lagundu Tropelari!

Continue reading “Pirinioetara joateko autobusak”

Ikuskizuna eta notizia txarrak, egun berean

Tourrean, Giroan bezala – eta orokorrean kirolean bezala – ez dago gidoi batean idatzia zer gertatuko den. Gaur Samuel Sanchez-ek eman digu notizia txarrena, Pinot gazteak berriz askori jarri digu irrifarrea aurpegian.

Afizioa egiten duten etapa horietakoa bizi izan dugu gaurko Frantziako Tourreko 8. etapan, Belfort eta Porretruy arteko 157 kilometroak. Tartean 7 portu izan dituzte, horietako 4 bigarren mailakoak eta azkena lehen mailakoa. Eguneko ihesaldia harrapatzeko gerra baino gehiago egon da. Borroka horretan eguneko notiziarik txarrena gertatu da. Geldialdi batean Samuel Sanchez-ek eroriko gogorra izan du eta eskumuturra hautsita lasterketa utzi behar izan du. Ez dute zortea aldeko talde laranjakoek, etapa berean Gorka Verdugo ere etxerako bidea hartu du ezinean ibili baita hasieratik (baita ere ostiraleko ondorioen eraginez, eta gogoratzen badugu egun horretan Mikel Astarloza eta Amets Txurruka etxera joan ziren). Continue reading “Ikuskizuna eta notizia txarrak, egun berean”

Zerua oskarbi dago

Mendiko lehen etapa borobila izan da Sky taldearentzat. La Planche des Belles Filles mendatean -sei kilometroko oso igoera gogorra, gaur arte nahiko ezezaguna- nagusitu da Froome eta Wigginsek maillot horia jantzi du. Soilik Evansek, Nibalik eta Taaramaek eutsi diote Skyko bikoteari. Haimar Zubeldiak etapa bikaina egin du eta seigarren sailkatu da ; RadioShack talde xelebrearen liderra izan daiteke Tourrean aurrerantzean. Xelebrea diot Franck Schleck, Kloeden eta Horner, ustezko hiru liderrak, erdipurdi aritu direlako.

Continue reading “Zerua oskarbi dago”

Carnage!!

Hitz hori zerabilten Twitterren erorikoan nahastuak izan ziren txirrindulariak. Egia esan ez zen gutxiagorako izan. Asko izan ziren kaltetuak eta zenbait ospitalerako bidea hartu behar izan zutenak, tartean hiru euskaldun.

Hona hemen kaltetuen zerrenda:

Amets Txurruka (EUS): lepauztaia hautsita.

Mikel Astarloza (EUS): eskuineko ukalondoa lekutik atera zitzaion. Zorionez ez du hautsirik.

Imanol Erviti (MOV): eskuin zangoan zauri larria. Ebakuntza egin behar diote.

Poels (VCD): hiru sahiets hautsita izateaz gain, giltzurruna, birikak eta bazoa kaltetuak.

Continue reading “Carnage!!”

Ehun metro

Ehun metro Ramon Saizarbitoriaren eleberri ezagun bat da. Bertan kontatzen da nola ETAkide bat poliziengatik ihesi doan Donostiako alde zaharrean, metro horietan bere bizitza guztia kontatzen du.

Gaur poliziarengatik ez, baina ihesean aritu den bat Pablo Urtasun Urdiaindarra izan da. Ehun metro falta izan zaizkio besoak altxatzeko Saint-Quentin-eko helmugan. Etapa hasieran beste hiru lagunekin batera aurrera jo du (Matthieu Ladagnous -FDJ-, Julien Simon -Saur- eta Jan Ghyselinck -Cofidis-). Gutxigatik ez dute normalean tropel nagusiak ezartzen duen diktadura puskatu. Continue reading “Ehun metro”