Ehun metro

Ehun metro Ramon Saizarbitoriaren eleberri ezagun bat da. Bertan kontatzen da nola ETAkide bat poliziengatik ihesi doan Donostiako alde zaharrean, metro horietan bere bizitza guztia kontatzen du.

Gaur poliziarengatik ez, baina ihesean aritu den bat Pablo Urtasun Urdiaindarra izan da. Ehun metro falta izan zaizkio besoak altxatzeko Saint-Quentin-eko helmugan. Etapa hasieran beste hiru lagunekin batera aurrera jo du (Matthieu Ladagnous -FDJ-, Julien Simon -Saur- eta Jan Ghyselinck -Cofidis-). Gutxigatik ez dute normalean tropel nagusiak ezartzen duen diktadura puskatu.

Azkenean bigarren egun jarraian Greipel (LTB) izan da irabazle helmugan, Goss (OGE) eta Juan Jose Haedoren (SAX) aurretik. Cavendish bostgarren sailkatu da eta Saganek ezin izan du etapa lehiatu helmugatik hiru kilometrora eroriko bat izan delako.

Azpimarratzeko izan da Euskaltel-Euskadikoaren gogoa etapa irabazteko. Etapa amaitzeko 10 kilometrora bazirudien tropelak erraz irentsiko zituela aurrekoak baina indarrak gorde dituzte eta gutxigatik ez da sorpresa egon. Gainera nafarrak lehen etapan ere eguneko ihesaldian sartu zen. Beraz aurten Euskaltel-Euskadi itzuli handietan funtzionatzen ari da eguneko ihesaldiak hartzerakoan (gogoratu dezakegu adibidez Giroan Miguel Minguez ihesean zenbait etapetan aritu zela).

Hortaz gaurkoa batzuetan gaizki deituriko trantsiziozko etapa jokatu da. Cancellarak lider jarraitzen du eta sailkapen nagusian ez da aldaketarik egon. Nabarmendu behar da Kittel (ARG) etxera joan dela, aurreko egunetan osasunez txarto zebilen eta gaur ez du hartu irteera.

Hemen usten dizuet etapako azken kilometroak. Again ez da kalitaterik oneneko bideoa baina Frantziako Tourreko antolatzaileek utzitako gaztelerazko bideoa eguneko momenturik onenekin baino askoz hobeagoa bada (adibidez aipatzen du narratzaileak “Una escapada […] que verdaderamente no tiene ninguna esperanza de culminar” – gaurkoa ikusitakoaren ostean uste dugu askok sinesten genuela ihesaldiko norbaitek irabaziko zukeela etapa).

Frantziako Tourra 5. etapa

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.