Hirugarren astean murgilduta jada, Frantziako Tourreko pelotoi handiak bigarren atseden egunera iristeko etapa hau gainditu beharra dauka. Beste behin, azken egunetako joera berdintsua izango du etapa honek. Oso ibilbide aproposa izango dute iheslariek arrakasta izateko, are gehiago, azken bi egunetako pelotoiaren jarrera eta abiadura ikusirik. Gapeko etapako irabazlea ihesaldian egongo delakoan gaude.
Ihesaldia antolatzeko abiadura izugarria izango da hasierako kilometroetan, baina behin ihesaldia antolatuta dagoela, pelotoiak hanka altxa eta iheslariek errenta polita irabaziko dute mugimendua Gapeko helmugara eraman ahal izateko. Ibilbideak bi mendate dauzka, bereziki garrantzitsua izango da azken mendatea Col de Manse (8.9km, 5.6%), 12 km-ren faltan gaindituko dutelarik. Mendate honetan erabakiko da etapako irabazlea, gorantz ez bada, beherakoan. Oso jaitsiera bihurria da eta teknikoki trebeak diren txirrindulariek abantaila izan dezakete jaitsiera arriskutsu honetan. Continue reading “Aurre analisia: 16. etapa: Bourg-de-Péage / Gap (201 km)”

Lehen asteko etapa bihurri eta urduriak alde batean utzita, Pirinioetan sartzen da Tourra. Duda gabe, beste Tour ezberdin baten hasieran gaude. Hemendik eta Parisa bitartean etapa menditsuak bata bestearen atzean etorriko dira, eta nahiz eta etapa lasaixeagoak ere izango dituzten, etapa guztiek izango dute bere mamia. Sailkapen nagusiko oilarren txanda da, orain beraiena da hitza.
Aste bukaeraren etorrerarekin batera, bi etapa interesgarri datoz. 8. etapa hau, beste klasika bat balitz bezala hartu behar dugu, amaiera ez baita batere erraza izango. Ihesaldi bat antolatuko da eta argi, etapa aproposa izan daiteke ihesaldiak arrakasta edukitzeko eta. Taldekako erlojupekoa igandean dela jakinda, ikusi beharko da zein taldek hartuko duen erantzunkizuna pelotoi buruan, norbaitek hartzen baldin badu, beraz ihesaldiak aukerak izan ditzazke etapa honetan.
Tourreko 3. etapa klasika kutsua izango du. Belgikako mugak zeharkatuz, Huy aldapa beldurgarri eta gogorrenean amaituko da klasika deitu dezakegun etapa hau.