#tropelafaktorea Ardenetako Hirukoan: Dan Martin

Dan Martinen erorikoa Fleche Wallone 2015Aurtengo urte honetan ez naiz batere txukun hasi Tropelan. Ustez “neguko prestaketa” inoiz baino hobea eginda nentorren, baina badirudi zoria – eta gainontzeko guztia – ez ditudala alde.

Kontuak kontu, ikusita udaberrian sartuta ginela eta iazko ibilbidetik urrun ekin diodala denboraldiari, Ardenetako Hirukoaren lehiaketan arriskatzeko autua hartu nuen, multzo guztietan gainera. Eta ondorioak, larriak izan ez badira ere, kukuak oker jo didala ezin uka, batez ere Alaphilippe (EQS), Tropelako erabiltzaileen %51,7ak hartu eta 450 puntu eman dituen txirrindulari frantziarra nire tropelan ez nuelako.

Baina ez dut txirrindulari frantziarraz hitz egin nahi, naiz eta Fleche Wallonen eta Lieja-Bastogne-Liejan bigarren amaitu Valverde ikaragarri baten atzetik askoren sorpresarako. Gaurkoa Dan Martin ekarri nahi dut gogora. Continue reading “#tropelafaktorea Ardenetako Hirukoan: Dan Martin”

Bataila gutxiago geratzen zaizkie

Valverde eta Rodriguez. Rodriguez eta Valverde. Urte asko daramatzate goi mailan.Hamaika batailatan lehiatu dira, eta bereziki azken urtean bien arteko harremanak gorabehera ugari izan ditu. Iazko Munduko Txapelketa nork bere kirol ibilbideari ginga jartzeko parada izan zuten, baina azkenean ez batak ez besteak. Rui Costa azkarrago ibili zen. Katusha eta Movistarreko taldeburuen arteko giroa ozpindu zen. Aurtengo denboraldian aurrez aurre ikusi genituen batez ere Donostiako Klasikoan eta Igeldoko malda berrian, biak izan ziren tropelaren buru. Valverde nagusitu zen. Aurtengo denboraldian murtziarrak pedal kolpe hobea du kataluniarrak baino; Vueltan podiuma zapaltzeko gai izan da, maillot gorria jantzi zuen eta La Zubiako mendiko etapa irabazi.

Continue reading “Bataila gutxiago geratzen zaizkie”

Ez ala bai?

Contador lider VueltanUztailaren 23an, Alberto Contador Tinkoff-Saxo taldeko txirrindulariak triste samar iragarri zuen ezin izango zuela Espainiako Itzulian parte hartu. Abuztuaren 14ean, ordea, baieztatu zuen irribarre batekin, eta bideo eta guzti, “La Vuelta” lasterketaren irteeran izango zela. Abuztuaren 22an, Pintoko txirrindulariak ondokoa adierazi zuen lasterketa hasi bezperan: “Ez nago prest Vuelta lehiatzeko”. Irailaren 1ean, aldiz, Contadorrek argia ikusi zuen, eta baita iritzia aldatu ere: “Orain bai esan ahal dudala irabazten saiatuko naizela”. Continue reading “Ez ala bai?”

Ezta amets gozoenetan ere

Contador 2014ko VueltanTxirrindularitza lasterketa bateko antolatzaileak proban inolako ezbehar larririk ez izatea, eta nola ez,  izarrez betetako tropela aritzea izaten ditu helburu nagusiak. Eta izar horiek ikuskizuna eman dezaten, bide batez. Bada Espainiako Vueltako zuzendari Javier Guillenek nekez amestuko zuen apirilean edo maiatzean lehen astearen ondoren Espainiako Vuelta dagoen bezala egotea. Pil-pilean. Itzulia hasi aurretik bost izen nagusiak zirenak, Quintana, Valverde, Contador, Rodriguez eta Froome minutu erdiaren bueltan dira.

Continue reading “Ezta amets gozoenetan ere”

Espainiako Armada present Vueltan

Juan Carlos I Espainiako Armadako itsasontziaContadorHaasEz dakit dakizuen baina gaurko 3. etapari Juan Carlos I daraman eta Espainiako Armadako hegazkinak eramateko gai den itsasontzi erraldoitik ekin zaio. Horrela omendu nahi izan du Vueltak Espainiako Armada eta esango nuke Felipe VI.aren erregetza berria. Interesgarria, ezta?

Kontuak kontu, hor ibili dira txirrindulariak argazkiak ateratzen bai itsasontzi gainean baita hegazkinetan sartuta ere. Publizitate bikaina Espainiako Armadari eman diotena, bai sare sozialetan behintzat. Eta seguru gaurko telebistako saioan ere eskainiko dizkigutela irudiak.

OGE Continue reading “Espainiako Armada present Vueltan”