Aurre analisia: 16. etapa: Bourg-de-Péage / Gap (201 km)

etapa 16Hirugarren astean murgilduta jada, Frantziako Tourreko pelotoi handiak bigarren atseden egunera iristeko etapa hau gainditu beharra dauka. Beste behin, azken egunetako joera berdintsua izango du etapa honek. Oso ibilbide aproposa izango dute iheslariek arrakasta izateko, are gehiago, azken bi egunetako pelotoiaren jarrera eta abiadura ikusirik. Gapeko etapako irabazlea ihesaldian egongo delakoan gaude.

Ihesaldia antolatzeko abiadura izugarria izango da hasierako kilometroetan, baina behin ihesaldia antolatuta dagoela, pelotoiak hanka altxa eta iheslariek errenta polita irabaziko dute mugimendua Gapeko helmugara eraman ahal izateko. Ibilbideak bi mendate dauzka, bereziki garrantzitsua izango da azken mendatea Col de Manse (8.9km, 5.6%), 12 km-ren faltan gaindituko dutelarik. Mendate honetan erabakiko da etapako irabazlea, gorantz ez bada, beherakoan. Oso jaitsiera bihurria da eta teknikoki trebeak diren txirrindulariek abantaila izan dezakete jaitsiera arriskutsu honetan.

Sailkapen nagusiko txirrindulariren artean ere, mugimenduren bat edo beste ikus genezake, bereziki Nibali (AST) edo Valverde (MOV) bezalako txirrindulari trebeen partetik.

 

Gure faboritoak

3 bidoiIHESALDIA: Kwiatkowski (EQS) [Kirolbeten 20,00]

2 bidoi IHESALDIA: Kangert (AST) [Kirolbeten -], Kelderman (LTJ) [Kirolbeten 30,00], Bakelandts (ALM) [Kirolbeten 25,00]

bidoi 1  Valverde (MOV) [Kirolbeten 10,00], Nibali (AST) [Kirolbeten 15,00], Gallopin (LTS) [Kirolbeten 12,00]