#276 Tropela.eus podcastak: 2018ko Frantziako Tourra errepasoak – 17. etapa

2018ko Frantziako Tourreko 17. etapa, Kangert (AST) izan bada protagonista ere, Quintanak (MOV) irabazi du. Gainera sari bikoitza lortu du izan ere taldekako sailkapeneko lidergoa ere berreskuratu dute. Etapa “esperimentu” honetarako ikusmina zegoen eta irteera espero baino kaxkarragoa izan bada ere, sailkapen nagusian aldaketak eragin ditu. Thomasek (SKY) lidergoari sendo eusten dio baina Froome taldekideak (SKY) postu bat galdu du Dumoulin (SUN) bere aurretik helmugaratu baita. Hau eta gehiago kontatzen du Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

Mikel Landa Giroko hautagai nagusia

Sekula ez du Tropelak euskal txirrindulari bat Giroko hautagai nagusien multzoan izan, eta esango nuke Tourrean eta Vueltan ere ez. A ze esperantzak piztu dituen Murgiako txirrindularia zaleon artean!!

2016_Mikel_LandaIzan ere ez da soilik hautagai nagusien multzoan sartzeko besteko meritu izatea: momentu honetan Tropelan hautatuena dugu SKYko liderra. Eta ez da harritzekoa ikusita iaz erakutsi zuen maila eta aurtengo denboraldi hasiera bikaina.

Osasun arazoak edo behar beste errendimendua aurkitu ezinda zebilela jakin genuen denboraldi hasieran. Martxoa amaiera arte ez da lehian hasi baina Garrastatxun gora zalantzak uxatu zituen arabarrak. Etapa eta lidergoa eskuratu zituen, baina lasterketa erritmo faltak eraginda seguruenik, ez zen eusteko gai izan. Taldeak berak ere ez zuen espero sailkapen nagusiaren lehian izatea, baina ez zuen harritu etapa garaipenak. Continue reading “Mikel Landa Giroko hautagai nagusia”

Aurre analisia: 16. etapa: Bourg-de-Péage / Gap (201 km)

etapa 16Hirugarren astean murgilduta jada, Frantziako Tourreko pelotoi handiak bigarren atseden egunera iristeko etapa hau gainditu beharra dauka. Beste behin, azken egunetako joera berdintsua izango du etapa honek. Oso ibilbide aproposa izango dute iheslariek arrakasta izateko, are gehiago, azken bi egunetako pelotoiaren jarrera eta abiadura ikusirik. Gapeko etapako irabazlea ihesaldian egongo delakoan gaude.

Ihesaldia antolatzeko abiadura izugarria izango da hasierako kilometroetan, baina behin ihesaldia antolatuta dagoela, pelotoiak hanka altxa eta iheslariek errenta polita irabaziko dute mugimendua Gapeko helmugara eraman ahal izateko. Ibilbideak bi mendate dauzka, bereziki garrantzitsua izango da azken mendatea Col de Manse (8.9km, 5.6%), 12 km-ren faltan gaindituko dutelarik. Mendate honetan erabakiko da etapako irabazlea, gorantz ez bada, beherakoan. Oso jaitsiera bihurria da eta teknikoki trebeak diren txirrindulariek abantaila izan dezakete jaitsiera arriskutsu honetan. Continue reading “Aurre analisia: 16. etapa: Bourg-de-Péage / Gap (201 km)”