Aurre analisia: 14. etapa: Rodez / Mende (178.5 km)

etapa 14

Frantziako Tourreko bigarren asteburuko lehen etapa ihesaldiarentzat egina dago. Ez dago ibilbidea ikusi besterik ez, ihesaldiak aukera paregabea izango duela jabetzeko. Beste behin, ikusteko etapa polita izango dugu aurretik, batez ere ihesaldian murgiltzen diren txirrindularien artean egongo diren mugimendu ezberdinengatik.

Ibilbidearen lehen zatian mendate bat izango dute txirrindulariek, eta normalena, bertatik ihesaldia antolatuta ateratzea izango litzateke. Talde ezberdinek ondo dakite etapa hau ihesaldiak irabaziko duela, eta oraindik garaipen gabe dauden taldeek txirrindulariren bat edo beste ihesaldian sartzea nahiko dute, hasiera benetan bortitza izango duelarik etapa honek. Hortik aurrera, pelotoiak nabarmen altxako du hanka, ihesaldiak errenta polita hartzen duen heinean.

Bukaerara, etapa honen ikusmina, ihesaldian daude gizonen arteko azken lehia izango da. Azken zatian ibilbidea nabarmen zailduko zaie, etapa garaipenaren lehia polita ikusteko aukera bikaina izango dugularik.

Gure faboritoak

3 bidoiIHESALDIA: J.Rodriguez (KAT) [Kirolbeten 200,00]

2 bidoi IHESALDIA: Hesjedal (TCG) [Kirolbeten 200,00], Vuillermoz (ALM) [Kirolbeten 200,00], Bakelandts (ALM) [Kirolbeten 200,00]

bidoi 1  Valverde (MOV) [Kirolbeten 200,00], Froome (SKY) [Kirolbeten 200,00], Rolland (EUC) [Kirolbeten 200,00]