Iban (@piban) arduratu da 2017ko Frantziako Tourreko 21. etaparen inguruko mini podcast hau grabatzeaz. Etapa garaile Groenewegen (TLJ) izan da. Horretaz gain sailkapen nagusia nola geratu den kontatzen digu: Froome (SKY) garaile, Uran (CDT) bigarren eta Bardet (ALM) hirugarren.
Gainontzeko sailkapenei begira, Matthews (SUN) izan da erregulartasunaren jabe, mendikoa Barguil (SUN) taldekideak eraman du, gazteena Simon Yatesek (ORS) eta taldekakoa SKY taldeak.
Euskaldunei dagokionez lehena Mikel Landa (SKY) izan da, podiumetik segundo bakarrera geratu dena.
Espainiako Vueltan ez dago gazteen sailkapenik, baina ondorengo lerrootan, denboraldiko azken itzuli handian nabarmendu diren kimuetako batzuk zerrendatuko ditugu. Orica taldeko Simon Yates (24 urte) onena izan da gazteen artean sailkapen nagusian. Adam anaia gazterik onena izan zen Tourrean eta Simonek ere maila izugarria duela erakutsi digu; etapa garaipena, erakustaldia Aubisqueko etapan eta, itxura batean azken astea luze egin bazaio ere, seigarren. postuan azken sailkapenean. Ez ahaztu Ordiziako lasterketa irabazi zuela uztaila bukaeran eta Getxoko zirkuituan bigarren sailkatu zela.
Normala den bezala, lasterketarik handienetan ondo arituta lortzen da Kopa irabaztea, eta horixe gertatu da: gizonezkoetan, Euskal Herriko Itzuliko bi etapa eta sailkapen nagusia irabazita, eta Donostiako Klasikoan aurrean sailkatuta, Joaquim Rodríguezek aurrea hartu dio Ion Izagirreri, nahiz eta ormaiztegiarra lider ere jarri zen denboratxo batez, Ordiziako podiuma zapaldu ostean. Azken egunera arte, beraz, emozio puntua izan du gizonezkoen Gabiria Kopak.
Ezertarako balio ez duten gauzen bildumak egitera ohituta, halako batean, duela urte asko, ezertarako balio ez zuen zerrenda bat egitea bururatu zitzaidan: Euskal Herriko errepideetan jokatzen ziren lasterketa guztien artean, urte hartako txirrindularirik onena nor zen frogatuko zidan zerrenda, alegia. Onena, edo, gutxienez, erregularrena nor izan zen, horixe jakin nahi nuen.