#251 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 15. etapa

Gaur Giroko azken atseden egunaren aurreko etapa izan dute txirrindulariek eta bertan Simon Yatesek (MTS) indartsuena dela erakutsi du beste behin ere. Hirugarren etapa garaipena lortu du eta etzi jokatuko den erlojupekoari begira distantziak handiagotzea lortu du. Guztia Imanol Lluciak (@imanolllucia) kontatzen digu minipodcast honetan.

#250 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 14. etapa

Zoncolan handia igo behar izan zuten txirrindulariek 2018ko Giroko 14. etapa horretan. Bertan, inork gutxik espero moduan, Froomek (SKY) lortu zuen etapa garaipena. Atzetik Simon Yates (MTS) lidergoa sendotuz. Gainontzeko faboritoek denbora utzi galerak izan zituzten. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan.

#249 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 13. etapa

Gaurko Giroko 13. etapa bai, azkenean trantsizioko etapa izan da Zoncolan handiera igo behar dutenaren bezperan. Azkarrenen artea erabaki da etapa eta gaurkoan Vivianik (QST) ez du hutsik egin. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du lider. Hau guztia kontatzen digu Imanol Lluciak (@imanolllucia) mini podcast honetan.

#248 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 12. etapa

Giroko 12. etapan ezusteko gehiegirik ez da izan, eguneko ihesaldia eta amaieran esprinta. Azkenean azkarrena, eta indar handiz, Bennett (BOH) izan da. Sailkapen nagusian aldaketarik ez eta Yatesek (MTS) jarraitzen du lider. Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) mini podcast honetan.

#247 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 11. etapa

Liderra bera gailendu da Giroko 11. etapa honetan, Simon Yates (MTS). Atzetik Dumoulin (SUN) eta berriro ere denbora galtzen Froome (SKY). Hau eta gehiago kontatzen digu Imanol Lluciak (@imanolllucia) mini podcast berri honetan.