#291 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 9. etapa

Podcast honetan 2018ko Espainiako Vueltako 9. etapak emandakoa kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso). Sailkapen nagusiko gizonentzat lehen test serioa, gaurkoan berriro ere ihesaldiak eraman du etapa eta bigarrenez Vuelta honetan King (DDD) izan da bi besoak jaso dituena. Sailkapen nagusiko Molardek (GFC) ezin izan dio eutsi lidergoari eta lider berria Simon Yates (MTS) da.

Aste batetik hirura bitartekoa

Gaitasunak eta zailtasunak. Galerak eta biziberritzeak. Horrelakoa ere omen da txirrindularitza. Oraindik ez dugu ahaztu Italiako Giroan gertaturikoa. Hiru asteko itzuli batek duen exijentzia maila ezin da astebetekoekin alderatu, logikoa dirudienez.

Simon Yates da desorekaren azken biktima. Thibaut Pinot eta Fabio Aru ere zaku berean sartu ahal diren arren, Ingalaterrako ziklista txikiari eta bere taldeari gertatutakoa da esanguratsuena. Lehen bi asteetako indarraldiak bukaera izan zuen hirugarrenean. Hustu egin zen Yates, aurretik Esteban Chaves taldekideari gertatu antzera. Mikel Nievek orekatu ahal izan zuen galera.

Chris Froome da orekaren borreroa. Israelen lurrera erori, patrikak ustez bete eta ezertarako gai ez zela izango espero zenean erakustaldia eman zuen. Suspertze harrigarria izan zen askorentzat, gaitasunaz harago nolakotasunarekin txundituta. 80 kilometro faltan jotako eraso hark jota utzi zituen tropeleko hainbat kide, ikus-entzule eta zaleak. Continue reading “Aste batetik hirura bitartekoa”

#255 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 19. etapa

Ikaragarrizko etapa izan da 2018ko Giroko 19. etapa hau. Bezperan Yates (MTS) liderraren ahulezi zantzuak animatuta akaso, SKY taldeak lasterketa puskatzea erabaki du Froomen (SKY) urrutiko eraso batekin. Ingelesak etapa eta maillot arrosa eskuratu ditu. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan.

#254 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 18. etapa

Giroko 18.etapa honetan ihesaldia egin du bidea eta tropel nagusiarekiko zuen errenta 13 minututik gorakoa zenez, ez dute arazorik izan etapa garaipena beraien artean lehiatzeko etapako azken mendate horretan. Bertan azkarrena Schachmann (QST) izan da. Faboritoen artean Yates (MTS) izan da sorpresa eman duena 28″ utzi baititu helmugan nahiz eta oraindik lider den. Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) mini podcast honetan.

#252 Tropela.eus podcastak: 2018ko Italiako Giroa errepasoak – 16. etapa

2018ko Giroko 16. etapan jokatu zen edizio honetako erlojupeko luzea. Bertan Dennisek (BMC) lortu du garaipena eta Yatesek (MTS) maillot arrosa mantentzeko moduko saioa burutu du. Sorpresa nagusia Aruren (UAD) denbora izan da. Guztia Iban Perezek (@piban) kontatzen digu mini podcast honetan.