#297 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 15. etapa

Atseden egunaren aurreko azken etapa garrantzitsua zuten txirrindulariek 2018ko Espainiako Vueltako 15. etapan, Lagos de Covadonga. Bertan indartsuena Pinot (GFC) izan da eta etapa garaipena eramateko gauza izan da. Sailkapen nagusian aldaketa gutxi izan da eta nabarmendu behar Simon Yates (MTS) lider indartsu moduan ikusi duela Egoitz Lizasok (@elizaso) podcast honetan aipatzen duen moduan.

#296 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 14. etapa

2018ko Espainiako Vueltaren 14. etaparen kronika egiten digu Egoitz Lizasok (@elizaso) mini podcast honetan. Bertan ihesaldia izanda ere, lehiak tropel nagusiko faboritoen artean gauzatu zela kontatzen digu. Indartsuena Simon Yates (MTS) etapa eta lidergoa berreskuratuz.

#295 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 13. etapa

Euskadi-Murias taldeak desira zuen etapa garaipena lortu zuen eta hori 2018ko Espainiako Vueltako 13. etapan izan da. 32 txirrindulariz osatutako ihesaldian, tartean Euskadi-Muriaseko Oscar Rodriguez, nahikoa tartea irekita tropel nagusiari, Oscarrek lortu zuen etapa garaipena. Sailkapen nagusiari begira Jesus Herradak (COF) denbora galdu bazuen ere maillot gorriari eusteko gai izan zen. Indartsuen agertu zirenak atzokoan Simon Yates (MTS) eta Quintana (MOV) izan ziren. Hau eta gehiago kontatzen digu Egoitz Lizasko (@elizaso) mini podcast honetan.

#293 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 11. etapa

Gaur 2018ko Espainiako Vueltako 11. etapa jokatu da eta ihesaldiak bidea egitea lortu du etapa garaipenaren bila. Aurrera egin duen tropeltxo horretako indartsuena De Marchi (BMC) izan da eta berak eraman du etapa garaipena. Sailkapen nagusiaren lehian den Pinot (GFC) ere ihesaldian sartu da baina ez da gauza izan etekinik lortzeko. Lider Simon Yatesek (MTS) jarraitzen du. Hau eta gehiago kontatzen digu Iban Perezek (@piban) mini podcast honetan.

#292 Tropela.eus podcastak: 2018ko Espainiako Vuelta errepasoak – 10. etapa

Atseden egunaren ondoren, 2018ko Espainiako Vueltaren 10. etapa jokatu da. Mini podcast honetan Egoitz Lizasok (@elizaso) etaparen kronikatxoa egiten du. Esprintean amaitu den etapan Viviani (QST) gailendu da bere bigarren etapa garaipena lortuz. Sailkapen nagusian ez da aldaketarik eta Simon Yates (MTS) jarraitzen du lider.