Azken bi etapak Caisse D’Epargneko bi euskaldunentzat

Gustura izango da Eusebio Unzue. Igandean David Lopezek etapa garaipen bikaina lortu bazuen, gaurkoan Imanol Ervitik lortutakoa ez da gutxiagorako. 10 etapa jokatu dira aurtengo Espainiako Vueltan eta horietako hiru euskaldunek irabazi dituzte. Gainera gaur arte Igor Anton lasterketako lider izan da, baina tarteko helmugako gain sariei esker, Puritok liderraren maillota kendu dio. Esan bezala, […]

2010eko Euskal Herriko Itzuliari begira

Aurtengo EH Itzulian faltan izango denaren inguruan Gure Adituak jakinaren gainean jarri gintuen. Egia da Contadorrek izan duen egutegi aldaketak ez diola mesede askorik egiten lasterketari. Egia da UCIko lasterketa izanik ez duela larritzeko motiborik oraingoz, baina ez da denbora asko pasa Euskal Bizikleta desagertu zela. Gogoratzea baino ez nuen nahi. Interes gehien dutenen artean […]

2010eko taldeen analisia (III): Caisse d’Epargne, berebiziko bidegurutzean

Talde aski ezaguna da Caisse d’Epargne, eta tropelean sustrairik zaharrenetakoak dauzkan egitura, 1980an profesionaletan estreinatu zen Reynolds taldearen oinordekoa baita. Eta oraindik orain, bere hastapenetako filosofia eta izan berdinak dauzka: itzuli handietan erreferentzia izatea. Horixe berretsi baino ez du egiten euren buru eta izar handia den Alejandro Valverde hiru asteko gizon izatera bultzatzeak. Iazkoan azkenik […]

“Ikuskizunaren mesedetan”

Honela azaltzen zuen Espainiako Vueltako zuzendarietako batek larunbateko 57 erreskatatuen arrazoia. Sierra Nevadan amaitutako etapa, aurretik Monachil igo ondoren, oso gogorra suertatu zen. Etapa ikusi zuenak argi asko daki hori. Minutadak galdu zituzten txirrindulari askok, baina ziur oraindik ere batzuk ez duzuela entzun benetan gertatutakoa kontrolez kanpo iritsi ziren 57 txirrindulariekin. Izan ere, ez du […]

Velosok garaipena Xorret del Catin

Etapa jarraitzeko aukera izan duzuenok ados izango zarete aspergarria izan dela diodanean Xorret del Cati igotzen hasi diren arte. Ihesaldia aurretik eta atzetik 6 minututik gorako atzerapenarekin tropela. Eskerrak Xorret del Catin sua piztu eta faboritoen arteko lehia ikusi dugun. Etapa garaipena Velosorentzat izan da eta faboritoen artean nagusi Valverde, Vueltako lider berria. Hasiera hasieratik […]

Scarponik Beneventon bigarrena

Ihesaldiak gaurkoan ere bere fruitua eman du eta Scarponi txirrindulari beteranoak, ihesaldiak emandako abantailaz baliatuz, aurtengo Giroko bere bigarren etapa garaipena lortu du. Hirugarren garaipena, beraz, Diquigiovannik. Ihesaldiak gaurkoan esprinterrak aukerarik gabe utzi ditu Petacchiren kaltetan. 48 kilometro inguruan osatu da gaurko ihesaldia. 14. etapan eta 15. etapan jazo bezala, gaurkoan ere ondo antolatutako eta […]

Angliru: Vuelta erabakita eta Igor etxera

Asko espero zen aurtengo Espainiako Vueltako 13. etaparengandik. Angliruko mendate gogorrean amaitzen zen eta edizio honetako ziklista indartsuenek (gehienak igotzaileak) dena eman behar izan dute azken igoera gogorrean. Eskerrak eguraldiak lagundu duen eta zorua lehorra zegoen, bestela arriskua handitu egingo zen tarte gogorrenetan jende ugari eta batzuk zoroen pare baitzeuden. Logikak agindu du (orain arte […]