Atzoko etapan Movistarrek taldekako erlojupekoa irabazi zuen. 8 kideak iritsi ziren helmugara batera eta aurreko eguneko postuek kontutan izanda, Rojas jarri jantzi zuten liderraren maillotaz. Telebistan ere irudi hori eman zuten, baina epaileek Rojas, Amador eta Oliveira zigortzea erabaki zuten. Epaileen aburuz Rojasek, pistan ikusi izan dugun moduan, eskuz bultza eta laguntza eman zien etapan zehar bere bi kideei eta jokabide hau arauz kanpokoa dela iritzi zuten epaileek. Ondorioz 3 minutuko zigorra ezarri zieten hiru txirrindulariei.
Honek eragina zuzena izan du sailkapen nagusian. Lider moduan janzten Rojas ikusi bagenuen ere, zigorraren ondoren, Valverdek eramango du gaur soinean eta murtziarra izango da liderra. Baina etapako sailkapenean ez du eraginik zigorrak.
Taldekako erlojuaren saioetan taldeak dira sailkapenetan agertzen direnak. Atzoko sailkapenean Movistar izan zen garailea, atzetik BMC eta ondoren SKY. Gure puntuazio sistemaren oinarria talde horretako kide guztiei puntuak ematea da, nahiz eta beranduago helmugaratu etapan bertan – hori da ezinbestekoa puntuak jasotzeko, etapa amaitzea. Zergatik? Garbi dugulako kide guztien lanari esker lortzen duela taldeak emaitza eta ez soilik denbora markatzeko behar diren txirrindularien lanari esker. Horrenbestez, atzoko kasura bueltatuz, nahiz eta Rojas, Amador eta Oliveirak zigorra jaso, talde irabazleko kide izateagatik dagozkien 35 puntuak zuzenak direla baieztatzen dizuegu.
Sekula ez dut gaur bezala Murtziako Itzulia jarraitu. Egun bateko lasterketa da eta denboraldi hasiera honetan denok dakigu lasterketa hauek berebiziko garrantzirik ez dutela, baina gaurkoa desberdina zen eta jarraitzea erabaki dut.
Baieztapen ofiziala falta zen eta hura ere iritsi da azkenean. Igor Anton, Omar Fraile bezala, Hego Afrikako Dimension Data (lehengo MTN-Qhubeka) World Tourreko taldean ariko da 2016an. Hein batean behintzat, ustekabean harrapatu gaitu albisteak. Azken urteetan Movistarren aritu eta gero, Galdakaoko txirrindulariaren etorkizuna airean zegoen, guztiz, eta erretiro hitza ere entzun da azken aste eta hilabeteetan. Zorionez, pedalei eragiten jarraituko du Igor Antonek. Urteak joan dira Antonek Espainiako Itzulian eta Giroan besoak altxatu zituenetik. Mina ematen du gogoratzeak 2010eko Espainiako Vueltan gertatutakoa. Anton lider zela erori eta etxera joan zen eta Nibali izeneko gazteak irabazi zuen itzulia. Handik aurrera, dir-dir egin du italiarrak han eta hemen. Igor Antonek, aldiz, eutsi zion 2011n: Zoncolanen Giroko etapa irabazi zuen eta etxean, Bilbon Espainiako Vueltakoa poltsikoratu zuen.
Hastear da. Gero eta gutxiago falta urteko azken itzuli handirako. Eta ohikoa izaten den bezala, txirrindulari askorentzat Espainiako Vuelta iraileko azterketatzat bezala hartzen dute, batzuei eskolan edo unibertsitatean gertatzen zitzaigun bezala.