#136 Tropela.eus podcastak: 2016ko Espainiako Vuelta errepasoak – 1. etapa

Podcast honetan Ibanek (@piban) 2016ko Espainiako Vueltako lehen etaparen laburpena egin du. Aitzin etapa hau taldekako erlojuaren kontrako saioa izan da eta bertan garaileak eta galtzaileak zein izan diren aipatzen ditu Ibanek.

Tourra? Ez, eskerrik asko…

Amaitu berri da Dauphiné lasterketa famatua, urteko zita garrantzitsuena den Frantziako Tourrari begira azken test serioa inundik inora. Bertan izan dira tropeleko oilar nagusienak, eta emaitza ezin eskasagoa izan da. Orain urte bete bezelaxe, Sky taldeko bi txirrindulari izan dira lehen bi postuetan. Gogoratu, ondoren Tourrean ere lehen bi postuatan talde beltzeko txirrindulariak izan genituela. […]

2010eko taldeen analisia (IX): Sky, Tourra irabaziko duen Ingalaterrako lehen taldea

Ingalaterrak elite mailako talde indartsu bat sortu asmoa zuen aspaldian eta talde hau Sky Team izango da. Talde berria da dakizuen bezala eta helburu nagusia 5 urteren barruan Tourra irabaztea du. Babeslea Sky Sport telebista britainiarra izango da nagusiki eta 34 milioi euro inguruko aurrekontua du. Esan dutenaren arabera, 2013 arte ziurtatua izango dute babesgoa. […]