Van der Schuerenen bide malkartsuan unerik latzenak

Atzoko eguna egutegiko zitarik garrantzitsuenetako batek markaturik zetorren. Eta amaierari dagokionez behintzat, zaletua asebetetzeko moduko ikuskizuna izan zen. Peter Saganek azkenik bere monumentua lortu zuen, ortzadar maillota gainean zuela lortu ere, eta bere De Rondeko azken agerraldian, Fabian Cancellarak bere arrastoa utzi zuen, beste behin. Flandesko Tourraren azken ordubetea gogoangarria izan zen. Eta hala ere, nazioarteko tropelak azken garaiko momenturik garratzenetakoak bizi izan ditu egunotan. Txirrindulari baten heriotza beti izaten bada kolpe latza, zeresanik ez zorigaitza horren tarte laburrean hirutan gertatzen denean.

AEBtako afizionatu mailan ibilita, Randall Fox-en heriotzak ez du hedapen handirik izan. 29 urte zituen eta Oregonen lasterketa bat lehiatzen ziharduela galdu zuen bizia.

Daan Myngheer flandestar gaztea Nazioarteko Kriteriumeko lehenengo etapan jasandako bihotzeko baten ondorioz hil zen. 23 urte oraindik bete barik zela, txirrindularitzaren goiko urratsetara gerturatzen hasi zen, kontinental mailako bigarren urtea betetzen ari zelarik.

Baina zalantzarik gabe Antoine Demoiti̩ waloiaren galera izan da azken egunetako entzunena. Bere profesionaletako palmaresa jadanik estreinatua zuen, eta iazko emaitza itxaropentsuek aurten Wanty РGroupe Gobert talde kontinental profesionalaren ateak ireki zizkion. 25 urteko gazte baten heriotzak berak sortzen duen saminaz gain, lasterketako motor-gidari batek harrapatu izanak hautsak harrotu ditu, Flandeseko Tourraren inguruan Tropelan egindako podcastean hitz egin zen moduan.

antoine-demoitie-1990-2016-picture-wanty-gobert

Continue reading “Van der Schuerenen bide malkartsuan unerik latzenak”