Erlojupekoa gauzak beren lekuan jartzen

Banuen gogoa erlojupeko honen emaitzak ikusteko! Eta a ze emaitza!! Tourraren nondiko norakoak aldaketak izan dituela ezin ukatu.Hasteko Schumacherren erakustaldia. Ikaragarria! Faboritoen artean Cancellara eta Valverde bera baziren ere, Schumacherrek guztiak mendean hartu ditu nabarmenki. Kirchen eta Millar espero bezela. Baina galtzaile nagusiak gaurkoan bi izan ditugu.Hauetan nabarmenena Valverderena izan da. Ez nuen usteko hain geizki ibiliko zenik murtziarra aspaldian erlojupeko onak egiten ari baitzen. Baina ezustekoa eman eta aurreko postuetan izatetik 17. posturaino atzeratu da.  Gaizki, beraz, Caisseko murtziarra gaurkoan.Bigarren galtzailea Haimar Zubeldia izan dugu. Usurbildarrak ez du batere lan ona egin eta 3’22” denbora gehiago behar izan du Schumacherrek baino. Euskaltelgoa asko atzeratu da ondorioz sailkapen nagusian. Nork esango zuen orain pare bat urte erlojupeko espezialista zela? Dauphine Liberen ere antzeko zerbait gertatu zitzaion eta mendian, berriz, onenekin izan zen. Beharbada Alpe eta Pirineotan erakustaldia emateko gai izango da Haimar.Biharkoan etapa laua eta luzea jokatuko da. A priori sprintean amaituko dela esango nuke, baina iheslariak etapari etekina ateratzen saiatuko direla uste dut. Ostegunetik aurrera mendiak datoz eta askok lehen aste honetako biharko etapa zerbait egiteko aprobetxatu nahiko dute.

Published by Egoitz

Tropela.net sortu genuenean interneten edukiak euskaraz izatearen garrantziaz jakitun, ezinbestean blog hau martxan jartzeari ekin genion. Martxan jarri bakarrik ez, edukiak sortzen hasi eta jarraitzea da asmoa.