Aurre analisia: 13. etapa: Muret / Rodez (198.5 km)

etapa 13

Pirinioetako etapa erreginaren biharamunean, hona hemen Frantziako Tourreko 13. etapa. Inondik inora, pelotoi nagusiari hanka altxatzeko balio izango dion etapa, hemendik eta igandera bitartean ihesaldien garaia iritsi dela esan daitekeelako. Ihesaldi indartsuak antolatu ezkero egun hauetan, pelotoi nagusiak ez dituzte helmugara bitartean ikusiko. Etapa honetan konkretuki, hiru mendate puntuagarri izango dituzte, beraz ihesaldiak bere aukerak izan ditzake.

SKY taldeak ez du inongo interesik edukiko ihesaldia zapuzteko, beraz, beste talde bat lanean jarri ezean, ihesaldiak askatasun osoa izango du arrakasta bilatzeko. Seguraski, TGA bezalako talde batek Degenkolbekin (TGA) etapa garaipena bilatuko du, baina horretarako lan beltz egin beharko dute ihesaldia harrapatu ahal izateko. Beste talde batzuen laguntza beharrezkoa izango da ihesaldia ezerezean uzteko, beraz, etapa honen gakoa TCS (Sagan), MTN (Boasson Hagen) edo EUC (Coquard) bezalako taldeen jarreran egongo da.

Gure faboritoak

3 bidoiSagan (TCS) [Kirolbeten 4,00]

2 bidoi Degenkolb (TGA) [Kirolbeten 10,00], Boasson Hagen (MTN) [Kirolbeten 25,00], Coquard (EUC) [Kirolbeten 25,00]

bidoi 1  IHESALDIA: Jungels (TFR) [Kirolbeten 200,00], Pozzato (LTS) [Kirolbeten 100,00], Gautier (EUC) [Kirolbeten -]