Aurre analisia:12. etapa, Lannemezan / Plateau de Beille (195 km)

etapa 12

Pirinioetako azken etapa, etapa erregina. Etapa benetan gogorra, ibilbide gorabeheratsua, sailkapen nagusiko txirrindularientzat eginiko etapa handia. Ihesaldia saiatuko da bere bidea egiten, eta nahiz eta bere aukerak izango dituen, normalena, sailkapen nagusiko txirrindularien artean etapa garailea izatea. Mendiko mailotaren sailkapena irabazi nahi duenarentzat ere etapa garrantzitsua izango da hau; 2º mailako mendate bat, 1º mailako 2 mendate eta kategoria bereziko azken igoera igo beharko dituztelako, puntu asko jokoan alegia.

Lehen mendate serioa, Col de la Core (14.1km, 5.7%) izango da, gerora Port de Lers (12.9km, 6%) eta azkenera Plateau de Beille (15.8km, 7.9%) mendate mitikoa igoko dutelarik. Esan bezala, ihesaldiak bere aukerak izan ditzake, baina Froome (SKY) dagoen bezala egonik, SKY-k sailkapen nagusian oraindik diferentziak handitzea nahiko duelakoan gaude. Ibilbidea ikusirik, estrategia mugimeduren bat ere ikus genezake MOV edo TCS bezalako taldeen aldetik, ihesaldian txirrindulariren bat edo beste sartuaz.

Etapa benetan gogorra, ez ahaztu jarrain eginiko 3. esfortzu handia izango dela eta egiten ari den beroarekin, beste etapa ikusgarri baten atarian gaude.

Gure faboritoak

3 bidoiFroome (SKY) [Kirolbeten 2,30]

2 bidoi Rolland (EUC) [Kirolbeten 12,00], Quintana (MOV) [Kirolbeten 6,00], A. Yates (OGE) [Kirolbeten 40,00]

bidoi 1  IHESALDIA: Hesjedal (TCG) [Kirolbeten 25,00], S. Yates (OGE) [Kirolbeten 80,00], Fuglsang [Kirolbeten 40,00]