2012ko Frantziako Tourraren ibilbidea (filtrazio baten bidez)

Filtrazio baten bidez jakin dugu Frantziako Tourraren 2012ko ibilbidea. Badirudi huts informatiko batek behin-behineko itzulia jarri duela ASOren web orrian ordu erdiz (nahiko denbora interneteko erabiltzaileek ikusteko eta ondoren sare sozialen eta komunikabideen bidez hedatzeko). Giroak ere izan ditu bere filtrazioak baina denboraldiko lehen itzuli handiaren ibilbidearen analisia beste baterako utziko dugu.

Continue reading “2012ko Frantziako Tourraren ibilbidea (filtrazio baten bidez)”

Supercobo

Bueltan da Cobo. Supercobo. Espainiako itzuliko lider berria. Asturias-ko triptiko gogorrean egunero erasoan izan den hautagai nagusi bakarra.

Bueltan da 2007ko Euskal Herriko itzuliko dominatzailea. 2008ko Tourrean Hautacam-en gora egindako erakustaldiko Cobo. Ez zaretela gogoratzen? Honats gertatua…

Continue reading “Supercobo”

#47 Tropela.net podcastak: Donostiako Klasikoa 2011ren kronika

Axier Sukia eta Egoitz Lizasok (@elizaso) 2011ko Donostiako Klasikoak eman duenaren inguruan aritu dira. Hauek dira jorratzen dituzten gai nagusiak:

Kronika: Gilberten nagusigoa Vanenderten laguntza bikainarekin. Samuel Sanchezen adierazpenak lasterketaren ondoren.

Euskaldunak: Haimar Zubeldiaren jarrera eta emaitza.

Bitxikeria: Tropela maillotaren presentzia Donostiako Klasikoan.

Gure Tropela: “berrio” erabiltzailearen garaipena. Kinielan izandako aukeraketen inguruko hausnarketa.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

#42 Tropela.net podcastak: 18. etaparen kronika

Eneko Garate (@egarate), Iosu Garate (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Tourreko 18. etaparen kronika egiten dute podcast honetan. Etapa epiko hau Andy Schlecken erakustaldiak markatu dutela azpimarratzen dute solasean diardutenek. Helmugatik 60 kmtara erasoa jo eta aurreratuak zituen taldekideei esker etapa garaipen ikaragarria eta sailkapen nagusiko bigarren posturaino iritsi da Voecklerrengandik 15 segundora. Galtzaile nagusiak, aldiz, Contador eta Samuel Sanchez gaurkoan.

Euskaldunei dagokionez Haimar Zubeldiaren etapa azpimarratzen da bera baita sailkapen nagusiko lehen euskal txirrindularia, baita Radioshack taldekoa ere. Lan baina egiten ari dela aipatzen dute podcast honetan. Hori eta hausnarketa gehiago podcast entretenigarri honetan.

Aurreko podcastak hemen dituzu.

Argazkia: Sirotti

Tourreko multzoen azterketa: beste hautagaiak

Zenbat buru, hainbat helburu. Beste hautagaien multzoa zabala da, benetan. Eta helburuak ere, anitzak. Batzuk podiumerako edo are gehiago, irabazteko lehian egoteko asmoz abiatuko dira Passage du Goisetik astebete barru, eta beste batzuk asmo apalagoekin. Continue reading “Tourreko multzoen azterketa: beste hautagaiak”