Contador frantziarren ahotan

Aste honetan bertan argitaratu da kirol prentsan frantsesen artean eginiko inkesta bat. Bertan, frantziarrei galdetu zaie ea Contador Frantziako Tourrean izatea gustuko ote luketen.

Hona inkestaren emaitzak: frantziarren %63ak ez dio lekurik ikusten Contadorri aurtengo lasterketako tropelean.

Azken egunotan esan du Tourrean parte hartuko duela Pintoko txirrindulariak. Gogoratu Contadorrek 2010ko lasterketan eman zuela positibo eta oraindik ez dela bere auzia guztiz argitu (eta ez da argituko Tourra baino lehen). Beraz, arriskutsua izan daitekeela dirudi berriro lasterketara itzultzea. Baina zein zentzutan arriskutsua??

Gogoratu dezagun 2007ko lasterketan (azkenean madrildarrak berak irabaziko zuena) Rasmussen danimarkarrak jasan behar izan zuen txistu jasa Pirineotan dopinaren susmopean zegoenean. Izan ere, ez da berdina adibidez Giroan positibo eman eta ondoren Tourrean parte hartzea edo eta positiboa eman den lasterketa berdinera itzultzea.

Frantziako txirrindulari munduan ere erreakzioak ugariak izan dira. Europcar taldeko zuzendari den Bernaudeau-k esan du “Ni bera banintz ez nintzateke etorriko” edo eta Voeckler berak: “Berdin zait izan ere ez dut sailkapen nagusia begiko. Lehen hiru postuen borrokan banintz ez nuke berdina pentsatuko, baina ez da kasua”. Rous Cofidis taldeko zuzendariak aldiz garrantzia kendu dio: “Araudiak lehiatzeko aukera ematen badio, lehiatu dezala”.

Azken urtean zehar presio handia jasan du Contador-ek, eta hala ere Catalunyako Volta edo Italiako Giroa irabazteko gai izan da, nire iritziz, sekula ikusi diodan nagusitasun handienarekin gainera.

Tourrari begira ere presio hau igotzen doa. Zuen ustez nabarituko du lehenago edo beranduago?? Jasateko gai izango da??

Argazkia: imagenesfotos.com