#55 Tropela.net podcastak: Paris-Niza 2012. Errepasoa

Asier Sukia (@sukigalp), Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso) Paris-Niza 2012aren inguruan grabatutako podcasta duzue hemen. Podcast honetan 2012ko Paris-Niza honek eman duenaren inguruko errepasoa egiten dute, baita Tropelako lehiaketak ze emaitza eman dituen ere aztertzen dute. Aurreko podcastak hemen dituzu.

2010ari errepasoa (V): Flandriako Erreinuan Suitzarra Garaile

Udaberriko egun bakarreko proba guztietan bi nabarmentzen dira denen gainetik: Apirileko lehen bi astetan izaten diren Flandriako Itzulia eta Paris-Roubaix, biak ere txirrindularitzako bost monumentuetakoak. Harbideetan barrena kilometro ugari egin behar izaten dituzte txirrindulariek eta gainontzeko probetan ikusi ohi ez ditugun imajinak ikusteko parada izaten da. Aurtengoan bi gizonen arteko lehia estua espero zen aurreko probetan (E3-Prijs Harelbeke, […]

Bai, azkarrena Bozic

Sorpresa izan da beharbada, baina abisua ere eman zigun Bozic txirrindulari esloveniarrak 3. etapan. Orduan garaipena eskura izan zuela pentsatu genuen, baina indarrez ondo ez zen ibili eta Hendersonek garaipena kendu zion. Gaur ez. Gaurkoan urrutitik jo du erasoa eta erritmoari ederki eutsi dio. Merezitako garaipena. Esprinterrei gaurko etapa ere esprintean bukatzea komeni zitzaien bihar […]

Cancellara motoen pare

Bai, egia da. Beharbada gehiegizko konparazioa izan da, baina suitzarrak 4,8 km-tako motoak aritzen diren zirkuituan azkarrena bera dela erakutsi du 54km/h bataz-besteko abiadurarekin. Motoen zirkuituan bihurguneak ere etzan-etzan eginda eman ditu. Zalantzarik gabe erlojuaren aurkako espezialista bikaina da Cancellara eta gaur ere hala erakutsi du. Bazirudien protagonista euriak izan behar zuela. Erlojupekoa 15:30ak inguruan […]