Atzoko
prologoa irabazteko faboritoen artean aurkitzen zen Cancellara eta Tourrari sasoiko ekin diola erakutsi du. Kiniela gehienetan Cancellara eta Tony Martin ziren faborito gaurkoan, baina zoriak Suitzako txirrindulariaren alde egin du; zoriak eta bere saio bikainak.
2004ean irabazi zuen lehenengoz Tour bateko sarrerako etapa. Orduan ere Liejan jokatu zen etapa eta 6,1km zituen. Azken urteetan gainbeheran zetorrela zirudien, batez ere Tony Martin eszenan agertu zenetik. Alemaniarrak, ordea, gaurkoan zulatua izan du (marka da gero 6,4kmtan zulatua izatea!!) eta horrelako tarte txikian galdutako denbora errekupera ezina da. Continue reading “Spartacusen berpiztea”
Duela egun gutxi susto ederra hartu zuen Markel Irizarrek eta bide batez susto ederra eman zigun zaleoi. Entrenatzen ari zela erori egin zen. Eroriko horren ondorioz, besteak beste, aurpegia puztu zitzaion eta hatz bat hautsi zuen. Zorionez, oñatiarrak hobera egin du, nabarmen gainera.
Alemaniarrak kolkoratu du urrezko domina Munduko Txapelketako erlojupeko saioan. Wiggins bigarren sailkatu da eta Cancellara hirugarren. Jonathan Castroviejo ustekabeko nagusietako bat izan da, 11. postuan bukatu baitu.
Eneko Garate (