#168 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 5. etapa

Egoitzek (@elizaso) 2017ko Italiako Giroko 5. etaparen minipodcast hau grabatu du. Bertan etapa nola esprintean amaitu den kontatzen ditu, Gaviriaren (QST) garaipenarekin, eta 6. etapako ibilbideari errepasotxo bat ematen dio.

#166 Tropela.eus podcastak: 2017ko Italiako Giroa errepasoak – 3. etapa

Egoitz (@elizaso) arduratu da 2017ko Italiako Giroaren 3. etaparen mini podcast hau grabatzeaz. Bertan Quick-Stepen mugimenduak nola Gaviriari garaipena eta maillot arrosa eman dizkion kontatzen du. Sailkapen nagusiari begira, berriz, denbora galdu duenik ere izan dela kontatzen digu.

Zer moduz, aspaldiko?

herreraKataluniako Volta hastear da. Izar asko elkartuko dira bertako errepideetan, lehia ederra izango da ziur: Froome, Contador, Valverde, Mikel Landa… Bada, beharbada, oharkabean pasatuko den talde apalik: Kolonbiako Manzana-Postobon kontinental profesional mailakoa. Dena dela, talde horri buruz lerro batzuk idaztea ez da alferrikako lana. Izan ere, talde jaio berria da… baina ez da. Ryalcao Postobon taldea ezagun egin zen munduan barrena 80ko hamarkadaren bukaeran eta 90ko hamarkadaren hasieran, eta bereziki lehiakideak, Cafe de Colombiak, azken arnasa eman zuenean. Lucho Herrera -argazkian- Cafe de Colombiatik Ryalcao Postobonera pasatu zen. Mejia, Jaramillo eta Palacio ere aritu ziren talde hartan eta Italiako Giroan, Dauphine Libere eta Kataluniako Voltan bertan altxatu zituzten besoak, besteak beste. Donostiatik abiatutako Tourrean ere izan ziren, 1992an.  Une beltzik ere izan zen, hala nola, auto batek hiru txirrindulari hil zituenekoa. Nestor Mora zen zendutako hiru txirrindularietan ezagunena. Continue reading “Zer moduz, aspaldiko?”

Quick-Step Floors ziztu bizian hasi da

KittelSasoi hasierako lorpenek ez dute balio ondorio gehiegi ateratzeko. Horrela ere, Quick-Step Floors taldeak argi du aukera duenean, tropeleko azkarrenak izan nahi dutela. Argentinan, Dubain edo lehiarako prest dauden edozein lekutan. Continue reading “Quick-Step Floors ziztu bizian hasi da”

Sprinter berrien belaunaldia iritsi da

gaviriaAtzo Tirreno-Adriaticon izan zuen Fernando Gaviriak bere bataioa World Tourrean. 21 urte besterik ez ditu sprinter kolonbiarrak. Bai, ongi irakurri duzue, kolonbiarra da eta sprinterra (irakurri beza esaldi hau birritan Euskal Herrian igotzaileak bakarrik sor daitezkeela uste duenak).

Sasoiko dago. Ez alferrik, pasa den astean Londresen ospatu ziren Pistako Munduko Txapelketetan urrezko domina bat lepoan jantzita iritsi zen Italiara, Omnium lasterketan hain zuzen ere. Ez zuen izan Cavendish-ek Wiggins-ekin batera Madison-ean lortutako urrezko dominaren sona, baina podcastean aipatu genuen bezala, ez zen Cav Londreseko belodromotik zuzenean Italiara zihoan bakarra. Continue reading “Sprinter berrien belaunaldia iritsi da”