Tropela

Iragarkiak

Informazioa:Zure iragarkia hemen ikusi nahi? Prezio bereziak herri mailako publizitatean.

Azken iruzkinak

  • Sarrera
  • Lehiaketak
  • Bloga
  • Elkartea
  • Arauak eta Galderak
  • Hondartzan
  • Denda
  • Berriak
  • Txioak
  • Pil-pilean
  • Artxiboa
  • Blogariak

Iruzkinak -

Eneko Garate

2016-03-13 18:47
  • Beste lasterketak
  • Errepasoa
  • Gazteak
  • Gizonezkoak
  • Iritzia
  • Tirreno-Adriatikoa
  • Txirrindulariak

Sprinter berrien belaunaldia iritsi da

gaviriaAtzo Tirreno-Adriaticon izan zuen Fernando Gaviriak bere bataioa World Tourrean. 21 urte besterik ez ditu sprinter kolonbiarrak. Bai, ongi irakurri duzue, kolonbiarra da eta sprinterra (irakurri beza esaldi hau birritan Euskal Herrian igotzaileak bakarrik sor daitezkeela uste duenak).

Sasoiko dago. Ez alferrik, pasa den astean Londresen ospatu ziren Pistako Munduko Txapelketetan urrezko domina bat lepoan jantzita iritsi zen Italiara, Omnium lasterketan hain zuzen ere. Ez zuen izan Cavendish-ek Wiggins-ekin batera Madison-ean lortutako urrezko dominaren sona, baina podcastean aipatu genuen bezala, ez zen Cav Londreseko belodromotik zuzenean Italiara zihoan bakarra.

Gazte kolonbiarrak, 22 urte beteko ditu abuztuan, aspaldi piztu zuen Ettix eta beste Europako hainbat talderen arreta , pistan emaitza bikainak lortzeaz gain, bere herrialdeko Coldeportes taldearekin errepidean emaitza bikainak lortzearen ondorioz. Batipat, itsasoaren bestaldean hasi zen lortzen bere errepideko lehen garaipenak, San Luisen kasu, eta harrigarria zen gainera, garaipen batzutan bigarrenari atera ohi zion aldea. Iaz, Europan ere pare bat garaipen lortu zituen, Britainia Handiko itzulian azkena. Eta aurten, izan duen lehen aukera handian World Tour lasterketa batean besoak jasotzea lortu du.

Baina aurtengoan ere, 21 urteko beste “mukizu” batek aurrea hartu dio Fernandori World Tourrean garaipena bat lortzeko unean. Caleb Ewan australiarra, bigarren atzo Gaviriaren atzetik Tirrenon, Down Under Tourrean 2 etapa garaipen lortzetik zetorren. Ez ziren izan ere, maila gorenean lortutako lehen garaipenak Australiako txikiarentzat. Cav asko gogoratzen duen ibilkera eta estiloaz, bere gorputz txikia baliatuz eta aerodinamika bikainaz, ez dugu ahaztu behar itzuli handietan bere bataioa iazko Espainiko Vuelta izan zuela.

Etorkizuna beraiena izango da. Noiz arte eutsiko diote Cavendish, Kittel, Kristoff, Greipel eta enparauek hauen garaipen goseari?

Argazkia: www.eltiempo.com/

Bideoak: youtube.com

Etiketak: Cavendish, Ettix, Ewan, Gaviria, Greipel, Kristoff, Tirreno-Adriatico, Tour Down Under

« #107 Tropela podcastak: 2016ko Tirreno-Adriatikoa
Ate-joka dugu II. Gabiria Kopa »

Tropela

  • Elkartea
  • Publizitatea
  • Donazio bat egin

Azken lehiaketak

  • Ardenetako Hirukoa (e.)
  • Ardenetako Hirukoa (g.)
  • Paris-Roubaix
  • Euskal Herriko Itzulia

Txirrinteka

  • Tropela.eus bloga
  • Podcast-a

Jarraitu

  • RSS jarioa
  • Twitter
  • Facebook
  • Google+
  • YouTube
© 2005-2018 Tropela Euskara eta Informatika Elkartea - Lege oharra - Pribatutasun politika - Cookien politika