>>Estreineko denboraldi hasieran, maila onean aritu da 22 urteko Markinarra<<

Badirudi Euskal Herriko txirrindularitza berpizten ari dela. Euskaltel taldearen agurraren ostean, gazteek goi mailako lasterketa batzuetan egoteko aukera dute bai Euskadi Basque Country Murias (Profesional Continental) eta Euskadi Fundazioaren (Continental) eskutik. Bigarren hau azken urteetan afizionatu mailan igaro ondoren, aurrera pausoa eman du Mikel Landaren laguntzarekin.

Laranja kolorea bereganatuz, Fundazioaren 25. urtean, Jorge Azanzak zuzentzen duen Euskadik iazko gazteetako sei txirrindulariekin eta beste hainbat fitxaketekin aurre egin dio erronka honi. Horietako bat dugu 2018 arte areriotzat zuten, Txomin Juaristi igotzaile Markinarra. Baqué BH-n ibilitako gazteak debut itzela izan du Mallorca-ko Challengeean eta Andaluziako Itzulian protagonista izanda. “Oso gustora na zelako hasieri euki duten tenporadan, pare bat eskapada harrapatu dut, nire burua ezagutu det ta ezin nau kejau” dio Palman Mendiko sariko eta konbinatuko garaileak.

Sky, Movistar, Trek, Lotto edo Astanaren boterea ikusita, Juaristik argi dauka errepidean eduki beharreko jarraibidea: “gure helburu holako karreratan hori da, eskapadan sartzi ta gure jarrera erakustia”. Mallorcan amaitu eta ilusioz gainezka joan zen Valentziara eta Andaluziara. Michal Kwiatkowski, Alejandro Valverde, Tim Wellens edo Mikel Landa bera hain gertu ikusteak ziur poztasuna ikaragarria eman behar dizula baina horrekin adosteaz urrun, Txominek lehenengo etapan jipoi galanta hartu zuen lasterketa buruan Silvan Dillier (Ag2r La Mondiale), Romain Sicard (Direct Energie), Lluis Mas (Caja Rural – Seguros RGA) eta Gari Bravorekin batera (Euskadi Basque Country Murias).

Txomin Juaristi Arrietak irribarre batekin Tropelan nahiko txarto ibili ohi dela aitortzen digu nahiz eta, Frantziako Tourreko egun batean 20. amaitu. Europe Tourreko hiru proba ezagutu dituen gazte honek, Itzuliarekin amesten du batez ere bere etxe gertutik dagoen Arrateko igoerarekin.

Murias eta Euskadi proiektuen dualtasuna errealitatetzat hartuta, talde euskaldun bakar bat maila gorenean edukitzearen aukeraz galdetu diogu Juaristiri: “Nik momentun, ez nuke aldatuko oraingo egoera World Tour batengatik, afizionatu mailatik pasati askoz zailagoa izango zela ta oinarria landu bihar dala ta bai talde Continentalak ta Pro Continentalak ondo etortzen diala” argudiatzen digu.

“Euskal Herrian maila ona ikusten dot, afizionatutan urtero-urtero irteten da txirrindulari on bat. World Tourrean zerikusik ez dao euskal txirrindulariak duen mailaz Izagirre anaiak, Omar Fraile, Pello (Bilbao), Mikel Landa, Nieve… Nik pentso dot mundu mailean onenetarikoak euki ditugula”.

 

Argazkiak:  Photo Gomez Sport & Imanol Llucia