Kuadrillan azkarrena

Azkarra da, eta langile fina behar denean. Euskal Herriko itzulian izan genuen zale askok Daryl Impey (Mitchelton-Scott) hegoafrikarraren berri. 2012an Gasteizen bukatu zen etapan Allan Davis taldekidearen aurretik sartu zen esprintean helmugara. Egungo talde australiarrarekin lortu zuen lehen garaipena izan zen. Aurretik Barloworld, RadioShack eta MTN Qhubekaren maillotak jantzi zituen.

“Kuadrillan azkarrena” irakurtzen jarraitu

WorldTourreko euskal maillotak

Urte berria hasi den honetan txirrindulariek 2018an jantziko dituzten maillotak erakusteari ekin diote. Alde batetik taldeek jantzi berriak ateratzen dituztelako denboraldi berriari begira, baina batez ere txirrindulariak taldez aldatzen direla ezagutzera emateko. Post honetan horietako batzuk ekarri nahi nituen.

“WorldTourreko euskal maillotak” irakurtzen jarraitu

Orange eta Amena euskal txirrindularitzan interesa jarrita [inozentada]

Azken asteetan gure blogean asko aritu gara euskal txirrindularitzaren inguruan. Beno, asko aritu da Eneko Garate eta benetan irakurgai interesgarriak utzi dizkigu. Oraindik ez badituzu irakurri garaiz zabiltza.

Jakingo duzuen moduan 2018ko denboraldian Murias taldea Continental Profesional kategorian izango da eta Euskadi Fundazioa, berriz, Continental, Murias baino maila bat baxuago. Orain gutxi jakin dugu Euskadi Fundazioaren maillot berria laranja kolorekoa izango dela, Euskaltel-Euskadi taldea gogora ekarri asmoz. Ekimenak, ordea, euskal telekomunikabide enpresaren interesa piztu beharrean Orange frantziarrarena piztu du. “Orange eta Amena euskal txirrindularitzan interesa jarrita [inozentada]” irakurtzen jarraitu

Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (4). Taldeentzat proposamenak

Astelehenean proposamen orokor batzuk egin genituen euskal administrazioei begira. Baina erabat okerra iruditzen zait lupa haiengan bakarrik jartzea. Are gehiago, euskal txirrindularitzan, onerako edo txarrerako, gertatu(ko) denaren ardura nagusia kirol horretan lanean diharduten eragileena da. Hausnarketa hauetan txirrindularitza profesionalaz dihardugunez, haiei zuzenduko nizkieke proposamen hauek. Esan beharrik ez, aurreko postak irakurri badituzue, begi-bistakoa dela Euskadi-Murias edo berriro profesionalizatzeko bidean den Euskadi Fundazioa ditudala batik bat buruan, baina hauetariko gomendio gehienak edozein talde profesionalei edo profesional bihurtzeko asmoa dutenei baliagarriak izan dakizkie.

Estrategia landu, bakar eta desberdin baten garapena. Arrakasta izan nahi duenak helburu zehatzak behar ditu eta epe jakinetan. “Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (4). Taldeentzat proposamenak” irakurtzen jarraitu

Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (3). Ikuspuntua zabaltzeko proposamenak administrazio publikoari

Luze jardun gara euskal zale eta baita kirol agintarien artean sumatzen dudan ideia falta eta pentsamendu bakarraz. Eta Euskaltel-Euskadiren nostalgiaz. Baina jarri gaitezen aurrera begira. Ondorengo lerroetan proposamen batzuk egiten saiatuko naiz, txirrindularitza profesionalak jorratu ahal litzakeen hainbat lan ildoz eta baita administrazio publikoek finantzatu ahal lituzketen zenbait arloz, elkarrekin epe ertainera euskal txirrindularitza bere osotasunean, baita profesionala ere, indartu ahal lezaketenak.

Administrazioari proposamenak:

1. Laguntza baldintzatuak. Pasa dira txeke zuriak banatzeko garaiak. Txeke zuriak ziren Euskaltel-Euskadik jasotzen zituenak (bide batez, Euskaltel enpresa pribatuaren babesletza %50an subentzionatuz) eta txeke zuriak dira EHko Itzuliak jasotzen dituenak ere. Izateagatik soilik edo maila batean egoteagatik diru bat jasotzen dute eta kito. Ez emaitzen, ez duten eraginaren edo egindako lanaren arabera. Baldintza zorrotzagoen aldekoa naiz. Ez da kantitate kontua, ez dut nik administrazio publikoaren ekarpena gutxitzea defendatzen, kontrakoa esango nuke, baina beti ere baldintza batzuei loturik, ez ezeren truke. Arlo ezberdinetan duten eraginaren araberakoak eta kudeaketa ona, zein epe ertain/luzera begira egindako lana saritzen duten laguntzak behar lukete. “Euskal Txirrindularitzaren pentsamendu bakarra (3). Ikuspuntua zabaltzeko proposamenak administrazio publikoari” irakurtzen jarraitu