Tropelaren Erlojupekoa #4 | 2022/07. Lourdes Oyarbide, Txomin Juaristi eta solasaldia

Erlojupekoa #4

Imanol Lluciak gidatuta, entzungai duzue Erlojupekoaren 4. saioa. Oraingo honetan Lourdes Oyarbide (MOV) eta Txomin Juaristi (EUS) elkarrizketatu ditugu. Solasaldirako ere parada izan dugu Oier Ibargurenekin.

#461 Tropela.eus podcastak: 15eroko bigarren saioa

Txomin Juaristi, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

15erko bigarren saio honetan Txomin Juaristi (EUS) elkarrizketatu dugu. Horretaz gain, azken hamabostaldian jokatu diren lasterketak errepasatu, Vueltako gonbidapeneta ibilbildeari gainbegirada eman eta ziklokrossak bere sasoi amaieran emandakoak errepasatzen dituzte Imanol (@imanolllucia), Eneko (@egarate) eta Egoitzek (@elizaso) podcast honetan.

Podcastera harpidetu

Txomin Juaristi: “Euskal Herrian maila ona ikusten dot”

>>Estreineko denboraldi hasieran, maila onean aritu da 22 urteko Markinarra<<

Badirudi Euskal Herriko txirrindularitza berpizten ari dela. Euskaltel taldearen agurraren ostean, gazteek goi mailako lasterketa batzuetan egoteko aukera dute bai Euskadi Basque Country Murias (Profesional Continental) eta Euskadi Fundazioaren (Continental) eskutik. Bigarren hau azken urteetan afizionatu mailan igaro ondoren, aurrera pausoa eman du Mikel Landaren laguntzarekin.

Laranja kolorea bereganatuz, Fundazioaren 25. urtean, Jorge Azanzak zuzentzen duen Euskadik iazko gazteetako sei txirrindulariekin eta beste hainbat fitxaketekin aurre egin dio erronka honi. Horietako bat dugu 2018 arte areriotzat zuten, Txomin Juaristi igotzaile Markinarra. Baqué BH-n ibilitako gazteak debut itzela izan du Mallorca-ko Challengeean eta Andaluziako Itzulian protagonista izanda. “Oso gustora na zelako hasieri euki duten tenporadan, pare bat eskapada harrapatu dut, nire burua ezagutu det ta ezin nau kejau” dio Palman Mendiko sariko eta konbinatuko garaileak. Continue reading “Txomin Juaristi: “Euskal Herrian maila ona ikusten dot””