Hego Amerikara begira

Astearen hasieran Kolonbiako Colombia es Pasion taldeari buruzko erreportajea plazaratu zuen egunkari batek. Arrazoia? Haren burua ezagutzera ematen ari da talde hori eta egunotan Kataluniako Voltan da. Erreportajea irakurri eta neure burua lanean jartzea biak bat izan ziren. Betidanik izan diet sinpatia Hego Amerikako txirrindulariei eta haien peskizan bistadizoa eman diot tropelari. “Hego Amerikara begira” irakurtzen jarraitu

Tropelan tropeltxo bereziak: 3erregeenmahaia

Dakizuen bezala Tropelan era guztietako tropeltxoak daude: koadrilakoak, familiakoak, lantokikoak,… eta beste batzuk bereziagoak direnak. Berezi horien artean aurkitzen dira zenbait tabernek beraien porrak egiteko erabiltzen dituzten tropeltxoak (Zarauzko Joshemari kasu).  Orain komunikabideetako saioak ere bide hori hartzen ari dira.

Info7k bere tropeltxo propioa badu iaztik. Bide beretik dator orain Euskadi Irratiko “Hiru erregeen mahai” kirol saioa. Saio honetako arduradunek 3erregeenmahaia tropeltxoa sortu dute nahi duenak bertan parte hartzeko. Baina tropeltxo honen kasuan sariak banatuko dira laster jokatuko den Euskal Herriko Itzuliko lehiaketan. Hori da 3erregeenmahaia tropeltxo honek duen berezitasunik handiena.

Jakin arazi digutenez tropeltxoko lehen hiru sailkatuei sariak emango zaizkie (Olaizola sagardotegian otorduak edo Euskalteleko materiala moduko sariak) eta tropeltxo horretan parte hartzen duten guztien artean zozketa bidez beste zenbait sari.

Ez dago aitzakiarik Tropelan parte ez hartzeko sariak baitaude bai Tropelean baita tropeltxo berezietan ere.

Abraham Olanok pozgarritzat jotzen du Vuelta Euskal Herritik berriro pasatzea

Atzo Koldo Aldalur Euskadi Irratiko kazetariak gidatuta Abraham Olanoren solasaldia-hitzaldi batera joateko aukera izan nuen. Azkoitian izan zen eta Abrahamen hastapenak gogoratzetik egun Unipubliceko partaide izaterainoko ibilbidea jorratu zen.

Gustura izan nintzen ordu t’erdiz gorako saioan, izan ere tarteka Koldok EITBko datubasetik “harrapatutako” zenbait bideo jarri baitzizkigun oroigarri gisa: Munduko Txapeldun izatea lortu zuenekoa, Italiako Giroko etapa aipagarri haiek, pistako garaiak… polita joan zen. “Abraham Olanok pozgarritzat jotzen du Vuelta Euskal Herritik berriro pasatzea” irakurtzen jarraitu

Cadel Evansen iparrorratza

Evansek Tirreno-Adriatico itzulia irabazi du Italian. Han eta hemen zabaldu da australiarrak Tourra duela buruan, aurten ere. Tematia dela, eta Frantziako itzulia begiz jota duela. Ba, hala bada, australiarra oker dabil. Aurreko denboraldietan erakutsi zuen arrazoi batengatik eta besteagatik ez dela gai hiru asteko itzuli bat irabazteko. 2009ko Vueltan, adibidez, Valverderengandik hurbil samar izan zen, baina zulatu batek podiumeko koska gorenetik urrundu zuen. “Cadel Evansen iparrorratza” irakurtzen jarraitu

Tony Martinek eguzkia ikusi du

Eguzkiaren Lasterketa da Paris-Nizaren ezizena, eta esan daiteke Tony Martinek (HTC) eguzkia ikusi duela berriro ere. Eguzki galdatan hartu zuen zaplasteko ederra alemaniar gazteak joan den urteko Tourrean, mendiko lehen etapan. Mendate ikaragarririk ez zegoen; bai, ordea, aldapatxo asko eta sekulako beroa. Helmugara iristeko kilometro dezente falta zirela geratu zen atzean eta etapa haren amaiera eta Tour osoa amesgaizto bilakatu zitzaion. Tira, ez zegoen Contador edo Andy Schlecken pare, baina 2009an ezusteko handienetakoa izan ostean, ikuskizun zegoen haren inguruan. “Tony Martinek eguzkia ikusi du” irakurtzen jarraitu