#18 Tropela.net podcastak: 2011ko Paris-Roubaix

Aurtengo denboraldiko lehen podcasta grabatu dute Iosu Garatek (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Gaur jokatu den Paris-Roubaix klasikoaren inguruan aritu dira izan ere Tropela.net-en jokatuko den hurrengo lehiaketa Ardenetako Hirukotea izango baita: Amstel Gold Race (apirilaren 17an), Flecha Wallonne (apirilaren 20an) eta Liege-Bastogne-Liege (apirilaren 27an).

Gaurkoan Garmin-Cerveloko Van Summeren izan da eta bigarren lasterketako faborito zen Cancellara. Emaitzaz haratago, Iosu eta Egoitzek gertakari ezberdinen inguruan aritu dira.

Ardenetako Hirukotea hasi bezperatan, Aldatzgora Itzuliako garaile Tropelan

Udaberriko klasikoak jokatzen ari dira eta horien artean garrantzitsuenetakoa den Paris-Roubaix gaur jokatuko da. Hau ez dago Tropelako lehiaketen artean, baina bai hurrengo astetik aurrera jokatuko diren Amstel Gold Race, Fleche Wallonne eta Liège–Bastogne–Liège klasikoak, beraz adi kiniela egiteko epeei.

Atzo bukatu zen aurtengo Euskal Herriko Itzulia dakizuen bezala eta Tropelan garaile Aldatzgora izan dugu. Berarekin batera domadoria eta XARET123 izan dira podiuma osatu dutenak. Hiru hauek sariak jasoko dituzte gure sarien atalean agertzen den moduan. Hauek dira sariak: “Ardenetako Hirukotea hasi bezperatan, Aldatzgora Itzuliako garaile Tropelan” irakurtzen jarraitu

Freireri aurtengo Itzulia kontrako eztarritik

Asteazkeneko etapa begiz jota zuen gaurkoa zuen bezala. Esprinter gutxi ziren tropelean eta irabazteko moduko sasoian zetorren. Familia ere etorri zen garaipenen bat ikusteko asmotan baina ez da hala suertatu.

Asteazkenean Vinokourovek (edo beharbada Rabobanken lotura lan kaxkarrak) etapa eskuetatik kendu zion. Gaurkoan, berriz, Freirek etapa irabazi irabazi du, baina epaileek garaipena kendu diote azken metroetan Luis Leon Sanchezek bultzadatxo bat eman diolako. Araudiaren arabera debekatuta dago horrelakorik egitea, eta bultzadatxo horrek garaipena lortzeko ezer gutxitan lagundu badio ere, bai bera eta baita Luisle taldekidea deskalifikatuak izan dira. Azkenean garaipena Gavazzirentzat izan da. “Freireri aurtengo Itzulia kontrako eztarritik” irakurtzen jarraitu

Sanchezek irabazi du Arraten; Itzulia, airean

Euskaltel-Euskadi taldea, iaz bezala, ez da esku hutsik joango etxeko itzulitik. Sanchezek irabazi du Arraten. Movistar taldeko Tondok erronka bota du Arrateko maldetan, baina haren atzetik zihoan bederatzikoteak harrapatu du azken kilometroetan. Larunbateko erlojupekora 10 ziklista iritsiko dira 10 segundoren bueltan, ostiraleko etapan inork ezustekorik ematen ez badu behintzat.
“Sanchezek irabazi du Arraten; Itzulia, airean” irakurtzen jarraitu

Vinokourov tropelaren aurka!

Atzokoan Kiriyenka jo zion erronka tropelari eta garaipena lortu zuen. Gaurkoan Vinokourov izan da antzera tropelari erronka jo eta gailendu zaiona. Erakustaldi bikaina kazakhstandar beteranoak emandakoa! Astanak garaipena behar zuen (urteko bigarrena gaurkoa) eta lortu du taldeko liderrak. Tropelean %45,7ak aukeratu duzue; gustura izango zarete aukeratu duzuenak, ez da gutxiagorako! “Vinokourov tropelaren aurka!” irakurtzen jarraitu