iPad 2 zoragarri bat eta iPod Touchak Tropelan!!

2011ko denboraldia hastera doa, Tropelaren 7. denboraldia izango dena hain zuzen ere. Hori dela eta aurtengoan sari bereziak jartzea erabaki dugu jarraitzaile guztiok merezi duzuelakoan baikaude: iPad 2 bat eta bi iPod Touch! Ez dira, noski, sari bakarrak izango eta gehiago biltzen goazen heinean jakin arazten joango gatzaizkizue.

Iaz bezala Urteko Sailkapenari garrantzia eman nahi diogu. Honez gero jakingo duzuen moduan, sailkapen hau denboraldian zehar jokatuko diren lehiaketetan batutako puntuekin osatuko da.

2011ko Urteko Sailkapeneko irabazlearentzat atzo aurkeztu zuten iPad 2 zoragarri bat izango da! Lehia zaila izango da, beraz, hasiera hasieratik lehiaketei ondo ekiteak bere garrantzia izango du. “iPad 2 zoragarri bat eta iPod Touchak Tropelan!!” irakurtzen jarraitu

Heroien lasterketa

Ez du Paris-Roubaix, Flandesko Tourra edo Lieje-Bastonje-Lieje bezalako lasterketen historia, baina larunbatean jokatuko duten Montepaschi Strade Bianche aipatutako proba guztiak bezain ikusgarria da. Izan ere, Gaiole in Chianti eta Siena arteko 190 kilometroetako 70 bat asfaltatu gabekoak dira. Koldarrek jai dute lasterketa honetan. Ausarta izan behar da gero horrelako ibilbideari aurre egiteko. Denera, asfaltatu gabeko zortzi zati zeharkatuko dituzte partaideek, horietako batzuk maldan gora.Guztien artean zailenari, 132 kilometroaren inguruan egingo diote aurre; 11,5 kilometro, haietako gehienak aldapan gora. Azken aurreko zatia, Colle Pinzuto, ere ez da makala: 2,4 kilometro %15eko aldaparekin. “Heroien lasterketa” irakurtzen jarraitu

Segundo bat nahikoa denean

Txirrindularitza zaleok –adin batetik aurrerakoek bereziki- gogoan dugu Abraham Olanok ez zuela 1996ko Giroko erlojupeko luzea eta gero maglia arrosa eskuratu segundo bakarrarengatik. Baina segundo bateko aldearekin jarri zen lider hurrengo egunean, Mortirolo etaparen atarian. Poza eta tristura. Tristura eta poza segundo baten bueltan. “Segundo bat nahikoa denean” irakurtzen jarraitu

Txirrindulariak sultanen artean

Apurka apurka gerturatzen ari dira denboraldiko lehen erronka nagusiak, hala nola, Paris-Niza edo Milano-San Remo, baina bitartean txirrindularitza zaleok beste probei bistadizoa bota ohi diegu, haietako batzuei, jakinminak jota. Horren adierazgarri Robert Gesinkek irabazi berri duen Omaneko Tourra.
“Txirrindulariak sultanen artean” irakurtzen jarraitu

Galdeanori Twitter bidez eginiko elkarrizketa Contadorren ebazpenaren inguruan

Gaur Twitter bidez Igor Gonzalez de Galdeanori Contadorren ebazpenaren inguruan galdetu diot eta azkenean elkarrizketa bat izatea lortu dut. Zuekin elkarbanatu nahiko nuke Euskaltel-Euskadiko zuzendariak esandakoak.

Guztia Igorren ondorengo tweet honekin hasi da:


Valverde: “Contadorrentzat justizia eguna da, baina injustizia besteontzat”

Orduan ez dut zalantzarik izan bere iritziaz galdetzeko eta horrela sortu da elkarrizketa: “Galdeanori Twitter bidez eginiko elkarrizketa Contadorren ebazpenaren inguruan” irakurtzen jarraitu