Zumarragako etapa bukaerako aldapatzarrak zerbait argitu zigun: Martin eta Leipheimer jokoz kanpo geratu ziren. Lekunberrin bukatutakoak, ordea, ez du pistarik eman. Movistar taldeko Kiryienkak eraman du etapa Azpirozeko jaitsieran ihes eginda. Larunbatean, ozta-ozta ihes egin zion garaipenak Lizarran, baina gaur bai, gaur inork ezin izan du harrapatu. Bestalde, Kloden lider da. “Kiryienka, bila dabilena” irakurtzen jarraitu
Itzuliko lehen etapa eta jada gauzak argitzen
Tony Martin eta nire penatarako Leipheimer izan dira nabarmen huts egin duten faborito nagusiak. Alemaniarra 9:55era helmugaratu da eta estatu batuarra 15 mintu baino gehiago galduz. Txirrindulari hauek badituzue lehiaketa honetan sufritzea tokatuko zaizue. “Itzuliko lehen etapa eta jada gauzak argitzen” irakurtzen jarraitu
Euskal Herrian mozorrotzea alferrik da
Euskal Herriko Itzuliak lehen etapan bertan bereiziko ditu lastoa eta garia. Litekeena da 20 edo 30 txirrindularik baino ez eustea itzulia irabazteko aukerari. Izan ere, Zumarragan hasi eta bukatuko den saioan ziklistek La Antigua aldapatzarra igo behar izango dute helmugatik oso gertu. Bigarren etapa, bestalde, Lekunberrin bukatuko da eta Azpiroz mendateak are gehiago xehetu dezake faboritoen multzoa. Beraz, hasieratik egurra. Beharbada hirugarren etapa, Zuia-Murgian bukatuko dena, ez da horren erabakiorra izango, baina ostegunean Arrateko gainean aldea egongo da batzuen eta besteen artean. Ostiralean Zallarako bidean ziurrenik sailkapen nagusirako hautagaik ez dira gehiegi mugituko, indarrak larunbateko erlojupekorako –Zallan bertan- gordetzea nahiago izango baitute. 24 kilometroko erlojuz kontrako saio gogorra izango da, Bezi eta Avellanedako gainak igo beharko baitituzte. Ibilbideari gainbegiratxoa emanda, bistan da lehen bi etapek asko argituko dutela sailkapen nagusia. Arnasa hartzeko edo hauspoari buelta emateko aukera izango da astean, baina gaizki hasten denak jai du.
“Euskal Herrian mozorrotzea alferrik da” irakurtzen jarraitu
Tropela.net maillota laster salgai!
Aurtengo urtean Tropela.net maillota ateratzea erabaki dugu. Hemen gehitzen dizuegu izango denaren aurrerapen irudia. Espero dugu gustuko izango duzuela.
Maillotaren inguruko detaile eta prezioak aste honetan zehar emango ditugu ezagutzera. Baita ordainketa moduak ere.
Aurtengoan Tropela.net “errepidera irtengo” dela esan dezakegu!
Tropela.netek 6 urte betetzen ditu gaur!
Gaur 6 urte betetzen ditu Tropela.net webguneak. 6 urte daramatzagu 2005eko Tourreko lehiaketa martxan jartzeko hasi ginenetik proiektuarekin lanean eta gustura hasiera hartan ez baikenuen aurre ikusten 6 urtez daramagun ibilbidea egingo genuenik.
Atzo 2011ko Euskal Herriko Itzulia jarri genuen martxan eta jaso genezakeen oparirik onena jaso dugu. 24 ordu ere ez dira pasa kiniela egiteko epea ireki dugunetik eta epe honetan 2.563 kiniela egin dira. Sekulako marka!
Eskerrik asko guztioi gurekin euskaraz txirrindularitzaz gozatzeagatik eta zorionik beroenak zuei guztioi gurekin parte hartzen jarraitzen duzuelako! Ia urte askotan horrela jarraitzen dugun!