Davide Rebellinek lortu zuena 2004ean Philippe Gilbert belgikarrak lortu du zazpi urte beranduago. Ardeenetako hirukotea osatzen duten hiru lasterketetan garaipena lortzea. Lieja-Bastone-Lieja klasikoan bi besoak gora altxatu ditu Schleck anaien aurretik. Frank bigarren helmugaratu da eta Andy hirugarren 255 kilometroko ibilbidean.
Klasika normal joan da azken 100 kilometroetara arte. Hor zeuden kokatuak igo behar ziren hamar muinoetatik azken bederatziak. Ihes egindako taldetxo bat sortu da 80 kilometro faltan, bertan Juanma Garate irundarra sartuta zegoena. Denbora guztian kontrolpean egon dira, Omega Pharma Lotto taldeak nagusiki lan hori burutuz azken aurreko muinora arte, hor hasi baita faboritoen arteko eraso festa. “Klasiketako errege” irakurtzen jarraitu
Euskal Herria bezala, eguzkia Ardenetako bazterrak ederki berotzen ari da. Horrek zale asko eraman ditu gaur Fleche-Wallone klasikoaren helmugara, Huy-ko aldapara alegia. Zale andana, benetan. Giro bikaina denentzat. Beno, guztientzat ez: Gilbertek erasoa jo duenean Huyn gora, haren atzetik zetozen ziklista guztiek majo sufritu dute. Infernua bilakatu zaie azken aldapa. Omega Pharma Lotto taldeko txirrindularia bakar-bakarrik joan da gorantz. Inork ezin izan du kate motzean lotu. Honenbestez, joan den igandean Amstel Gold Racen nagusitu ostean, Fleche-Wallone ere eskuratu du waloiak. Alegia, etxean nagusitu da.
Gaur hasiko dira Tropelan jokatuko diren Ardenetako hiru klasikoak: Amstel Gold Race, Fleche Wallone eta Lieja-Bastogne-Lieja.
Eskutitz hau euskal zale guztiari dago zuzendua, beti hor baitaude. Nire ibilbide profesionaleko azken 14 urteotan euskaldunekin harreman estua izan dudala sentitzen dut. Euskal Herriaren oroitzapen oso onak ditut izan ere nire momenturik onenak euskal mendietan jazo baitira. Profesional moduan nire lehen garaipena 1998ko Euskal Herriko Itzulian izan zen. Oraindik Gan taldeko maillot txuri-urdina nerabilen. Garaipen honek nire ibilbide profesionala aldatu zuen betirako eta hoberako.