Ardenetako klasikoak hastera doaz!!!

20110417-052055.jpgGaur hasiko dira Tropelan jokatuko diren Ardenetako hiru klasikoak: Amstel Gold Race, Fleche Wallone eta Lieja-Bastogne-Lieja.

3 multzo ezberdin osatu ditugu eta beraietatik 15 txirrindulari aukeratu beharra izan dugu: Hautagai nagusiak (5 aukeratzeko), Euskaldunak (2 aukeratzeko) eta Beste hautagaiak (8).

Hau ikusita ez da harritzekoa askori zail egitea lehiaketa honetarako gustuko kiniela egitea. Niri behintzat hala suertatu zait.

“Ardenetako klasikoak hastera doaz!!!” irakurtzen jarraitu

Jens Voigten eskutitza Euskal Herriko zaleei (euskaratua)

Eskutitz hau euskal zale guztiari dago zuzendua, beti hor baitaude. Nire ibilbide profesionaleko azken 14 urteotan euskaldunekin harreman estua izan dudala sentitzen dut. Euskal Herriaren oroitzapen oso onak ditut izan ere nire momenturik onenak euskal mendietan jazo baitira. Profesional moduan nire lehen garaipena 1998ko Euskal Herriko Itzulian izan zen. Oraindik Gan taldeko maillot txuri-urdina nerabilen. Garaipen honek nire ibilbide profesionala aldatu zuen betirako eta hoberako.

Euskal zalearen pasio eta parekidetasuna lehen aldiz bizitzeko zortea ere izan nuen. Egun hotz eta euritsua izan zen, hala izan arren haietako askok zuzenean ikusi zuten etaparen amaiera eta haietatik gehiengo handia podiumeko zeremonian geratu zen. Momentu hau izan zen Euskal Herriarekiko eta euskaldunekiko nire maitasun eta errespetuaren hasiera.

“Jens Voigten eskutitza Euskal Herriko zaleei (euskaratua)” irakurtzen jarraitu

Zerurantz txistua botatzen duenari…

Bukatu berri da aurtengo Euskal Herriko Itzulia. Nork bere gogoeta egingo du, ziur. Nirea Alemaniako txirrindularitzari buruzkoa da. Alemanian, azken urteetako dopin auziak direla medio, telebista kateek txirrindularitza bazterrean utzi dute, eta ZDF eta ARD kateek iragarritakoa betez gero, aurten emango dute Tourra azkenekoz. Ullrich ‘Puerto auzian’ sartu izana ez zuten batere ondo hartu. Haien kuttuna zen Rostockeko mutikotea. Azken urteetan, beste txirrindulari alemaniar batzuek, Schumacherrek eta Sinkewitzek kasu, positibo eman dute. Txirrindularitzak sinesgarritasuna galdu du Alemaniako hedabideentzat. Baina hara non denboraldi honen hasieran ziklista alemaniarrak puntaren puntan dauden. “Zerurantz txistua botatzen duenari…” irakurtzen jarraitu

#18 Tropela.net podcastak: 2011ko Paris-Roubaix

Aurtengo denboraldiko lehen podcasta grabatu dute Iosu Garatek (@iosugarate) eta Egoitz Lizasok (@elizaso). Gaur jokatu den Paris-Roubaix klasikoaren inguruan aritu dira izan ere Tropela.net-en jokatuko den hurrengo lehiaketa Ardenetako Hirukotea izango baita: Amstel Gold Race (apirilaren 17an), Flecha Wallonne (apirilaren 20an) eta Liege-Bastogne-Liege (apirilaren 27an).

Gaurkoan Garmin-Cerveloko Van Summeren izan da eta bigarren lasterketako faborito zen Cancellara. Emaitzaz haratago, Iosu eta Egoitzek gertakari ezberdinen inguruan aritu dira.

Ardenetako Hirukotea hasi bezperatan, Aldatzgora Itzuliako garaile Tropelan

Udaberriko klasikoak jokatzen ari dira eta horien artean garrantzitsuenetakoa den Paris-Roubaix gaur jokatuko da. Hau ez dago Tropelako lehiaketen artean, baina bai hurrengo astetik aurrera jokatuko diren Amstel Gold Race, Fleche Wallonne eta Liège–Bastogne–Liège klasikoak, beraz adi kiniela egiteko epeei.

Atzo bukatu zen aurtengo Euskal Herriko Itzulia dakizuen bezala eta Tropelan garaile Aldatzgora izan dugu. Berarekin batera domadoria eta XARET123 izan dira podiuma osatu dutenak. Hiru hauek sariak jasoko dituzte gure sarien atalean agertzen den moduan. Hauek dira sariak: “Ardenetako Hirukotea hasi bezperatan, Aldatzgora Itzuliako garaile Tropelan” irakurtzen jarraitu