#20 Tropela.net podcastak: Giro 2011. Txirrindulariak

Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) Tropelaren podcast berri honetan 2011ko Giroan parte hartu behar duten txirrindularien inguruan aritu dira. Zehazki Tropela.net-en 2011ko Giroko lehiaketako multzoen inguruan beren iritzia ematen dute.

#19 Tropela.net podcastak: Italiako Giroa 2011. Ibilbidea

Eneko Garate (@egarate), Raul Perez (@raulperezmartin) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) Tropelaren podcast berri honetan 2011ko Giroaren ibilbidearen inguruan aritu dira. Aurtengo Giroa bere gogortasunagatik egin da erakargarri eta horren inguruan aritzen dira hiru solaskideak podcast honetan.

Gazteak gogor datoz

Inor gutxik espero zuen Jonathan Castroviejo gaztea, 24 urte bete aurreko egunean, Romandiako Tourreko aitzin etapan nagusituko zenik. Garaipen ederra getxoztarrarentzat, eta baita euskal zaleentzat ere. Eta ederraz gain, esanguratsua. Izan ere, denboraldiaren lehenengo herena pasatu dugunean, gazteak oso indartsu datozela nabarmen ikus daiteke. 25 urtetik beherako txirrindulari sorta handia ari da besoak altxatzen. Batzuk dagoeneko urteak daramatzate goren-gorenean, Kreuziger, Gesink, Boasson Hagen eta Ciolek kasu. Beste batzuk, iaz erakutsi zuten beraien burua: Peter Sagan, Rui Costa, Gorka Izagirre, Van Garderen, Kiserlovski, Daniel Martin, Guarnieri… Denak ala denak gehienez 24 urteko txirrindulariak gaur egun.

“Gazteak gogor datoz” irakurtzen jarraitu

Italiako Giroa: gogortasuna muturrera eramanda?

Giroko antolatzaileek Italian zehar dauden mendateak dituzte alde ibilbide gogorrak prestatzeko orduan. Urteak joan urteak etorri oso etapa aldapatsuak izaten dira Italiako itzulian, eta aurten bide beretik joango da hiru asteko lehenbiziko itzulia.Taldekako erlojupekoarekin hasiko da lasterketa. Aldea egongo da, noski, batzuen eta besteen artean, baina ikusita zer nolako etapatzarrei egin beharko dieten aurre, lehen erlojupeko horrek utziko dituen aldeak sinbolikoak izango dira, ziur. “Italiako Giroa: gogortasuna muturrera eramanda?” irakurtzen jarraitu

Tropelaren maillot eta kuloteak salgai! Gainera deskontua lehen egunetan! [Eskaintza amaitu da]

Azkenean Tropelaren maillot eta kulote ofizialak salgai jarriko ditugu. Eskaintza martxan jarri dugun honetan %20ko deskontua egingo diegu maiatzaren 7a baino lehen egiten diren eskariei. Ez duzu eskaintza hau albo batera utzi nahiko, ezta?

Maillota eta kuloteak aparte erosteko aukera izango da baina baita osorik ere. Prezioak hauek izango dira:

– Maillot manga motza: 45 €. Eskaintzak dirauen bitartean 36 €!!!

– Kulote motzak: 65€. Eskaintzak dirauen bitartean 52 €!!!

– Ekipamendu osoa: 99€. Eskaintzak dirauen bitartean 79 €!!!

Eskariari bidalketa gastua gehitu beharko zaie (7€ izango da bidalketa gastua).

Eskaria eta ordainketa aurrez egin beharko da. Arroparen neurriak dokumentu honetan ikus ditzakezue. Bertan eskuragarri duzue ze neurri edo tallako maillotak eta kuloteak dituzuen eskura.
“Tropelaren maillot eta kuloteak salgai! Gainera deskontua lehen egunetan! [Eskaintza amaitu da]” irakurtzen jarraitu