Tropelan hurrengo igandeko Lieja-Bastogne-Lieja klasiko handia zuzenean eskaintzean pentsatzen ari gara. Lehen proba Milano-Sanremorekin egin genuen eta igandeko klasikoarekin ekimena errepikatzeko aukera dagoela ikusi dugu. Hori dela eta galdeketa bat egin nahi dugu zuen artean jakiteko zuen iritzia ekimen honen aurrean.
Era berean inolako iradokizun edo gomendiorik bazenukete formatoaren edo edukiaren inguruan, mesedez, gehitu iruzkinak jarraian. Gustura hartuko ditugu bai galdeketaren erantzunak bai iradokizun edo gomendioak.
Davide Rebellinek lortu zuena 2004ean Philippe Gilbert belgikarrak lortu du zazpi urte beranduago. Ardeenetako hirukotea osatzen duten hiru lasterketetan garaipena lortzea. Lieja-Bastone-Lieja klasikoan bi besoak gora altxatu ditu Schleck anaien aurretik. Frank bigarren helmugaratu da eta Andy hirugarren 255 kilometroko ibilbidean.