Erregea izaten jarraitzen du

Samuel Sanchezek hirugarrenez jarraian garaipena Arraten

Gaur Euskal Herriko itzuliaren etapak Arrate hartu du amaiera bezala. Klasikoa bilakatu den etapa bat izan da gaurkoa. Lehen bi egunetan esprintean amaitzeko ezaugarri guztiak bazituzten etapako profilek, gaurkoan hasiko zen sailkapen nagusiko garaipenaren lehia argitzen. Faborito batzuk bidean gelditu diren arren (Klodenek lehen etapan bost minutu galdu zituen, Gesink etxera joan da…) lasterketa, sorpresarik egon ezean, Oñatiko erlojuz kontrako saioan erabakiko da.

Etapak soilik atzo arratsalde-gauean pentsatu nuen izenburuetako bat konfirmatzeko balio izan dit. Tropeleko oilar nagusiak ez dira mugitu 5 kilometro falta izan diren arte. Gasteizen hasten zen etapak 5 laguneko ihesaldi bat izan du protagonista eta amaierara arte iraun duen txirrindulari bakarra Movistar taldeko Herrada izan da.

Ixuako lehen pasaeran Katusha mugitu da (Caruso eta Vicioso), zentzu handirik gabeko jokaldi batean. Portu berdineko bigarren eta azken pasaeran harrapatu dituzte ihesaldian bizirik iraun duen txirrindularia eta errusiar taldeko bi taldekideak.

Esan bezala 5 kilometro helmugarako falta zirenean Hornerrek erritmoa bizitu du eta soilik Joaquim “Purito” Rodriguez eta Samuel Sanchez-ek jarraitu ahal izan diote. Bigarren taldetxo batean Tony Martin, Mollema, Scarponi, Cunego… zihoazen 10 segundo ingurura. Azkenean argiena asturiarra izan da hirugarren aldiz jarraian Arrateko helmugan irabaziz.

Ondorioz Samuel Sanchez lider maillota jantzi du, denbora berean Horner eta “Purito” izan direlarik. 12 segundora aipatutako Mollema, Cunego, Martin, Scarponi…

Bihar etapa Eibar eta Bera (Ibardin) artean lehiatuko da. Guztira 151 km. Esan bezala Ibardineko aldapan amaituko da. Faborito nagusiek aukera izango dute Oñatiko erlojuz kontrako saioan gonbidatua izan daitekeen bat sailkapen nagusiko lehiatik botatzeko: Tony Martin (gure lagun @oodriozolak aipatu duen bezala bere tweet batean).

Gaurko etapa ikusi ostean nire buruari galdetzen diot ea ez ote duen erlojuz kontrako azken saio hori gehiegi baldintzatuko itzuli osoa… Larunbatean euria egiten badu ibilbidea arriskutsua ez, oso arriskutsua egongo da! Bitartean Euskal Herriko itzuliak bi etapa jokatuko dira eta seguru gozatuko ditugula ditzagun.

Published by Piban

Ume garaian uztail arratsalde beroetan harrapatu ninduen txirrindularitzak Indurainen balentriak jarraitzen Frantziako Tourrean... eta harrezkero txirrindulari zalea.