Atzokoan 2012ko Frantziako Tourreko 12. etapa Millar britainiarrarentzat izan zen, beste lau lagunekin ihesean aritu ostean. Ihesean Peraud (AG2R), Gautier (Europcar), Kiserlovski (Astana) eta Egoi Martinez (Euskaltel) izan zituen kide. Urte honetako etaparik luzeena Saint-Jan-de-Maurienne eta Annonay Dazévieux artekoa.
Etapa hasiera bizia joan zen, zailtasunik handienak bertan baitzituzten. Bazirudien boskoteari lagun gehiago gehituko zizkiola atzetik. Jazarpenean zihoan taldetxo horretan Sagan zegoen beste bi taldekiderekin baina azkenean talde hori tropelak irentsi zuen. Orduan aurretik zihoazenek hamar minutu baino gehiagoko abantaila hartu zuten. “David Millarrentzat etapa Luxenburgon extralurtarrak hartu zuen urteurrenean” irakurtzen jarraitu
Atzo Voecklerrek irabazi zuen etapa eta gaur, Europcar talde berdearen beste kide batek: Rollandek irabazi du Alpeetako etapa nagusia. Lehen kilometroetan sortutako ihesaldian sartu da frantziarra eta azken bururaino eraman du. Tourreko sailkapen nagusia lehiatzen ari direnei dagokienez, elkarrekin iritsi dira Froome, Wiggins Nibali eta Van den Broeck. Evansek minutu eta erdi galdu du talde horrekiko eta Haimar Zubeldiak hiru minutu.Beste behin ere etapa labur batek ikuskizun handia eskaini du. 150 kilometro eskasetan hiru mendate jarrita, erasoak izan dira hasiera-hasieratik. 250 kilometrokoak baino eraginkorragoak eta ikusgarriagoak dira etapa hauek, benetan. Joan den urtean oso antzekoa izan zen L’Alpe d’Huezen bukatu zena Telegraphe, Galibier eta L’Alpe d’Huez bera igo zituzten eta Rollandek irabazi zuen gaur bezala.
Frantziako Tourreko lehen asteari errepasoa egiten dute podcast honetan Eneko Garate (
