2005ean Tropela.net proiektua martxan jarri genuenean euskara, txirrindularitza eta teknologia berriak ardatz hartuta abiatu ginen. Bide guzti honetan euskarari lehentasuna eman diogu eta ematen jarraitzen dugu, hizkuntza berriak gehitzen joan bagara ere.
Disqus euskaraz
Oraingoan beste bi pausu garrantzitsu eman dira aurrerantz. Lehena Disqus – Tropelako blogean orain urte batzuetatik blogean darabilkiguna – iruzkinak jartzeko zerbitzua euskaraz erabiltzea posible dela jada. Zenbait hilabete lehenago sortua zegoen lan talde bat itzulpen lanetarako, baina azken egun hauetan eman zaio falta zitzaion bultzada Disqus euskaraz erabiltzen hasi ahal izateko. Seguruenera lanik nekezena jezeizak eta gainontzeko itzultzaileek egingo zuten, baina Tropelak ere bere aletxoa jarri du proiektuan azken fase honetan. Hauek dira lantaldea osatu dutenak:
Itzultzaileak:
(Joxean Telleria) acvmultimedia
ander
crisodri
jezeiza
(julen) juzzsuicide
larbelaitz
(Oier) oierla
(Unai Gorrotxategi) unaigs
Ikuskatzaileak:
Genioen moduan, guztion lanari esker, Disqus euskaraz erabil dezakegu gaurtik bertatik hasita. Eskerrik asko lanean aritu zareten guzti guztioi!!
Tropela asturieraz
Beste berria Tropela gaurtik aurrera asturieraz ere aurkitzen dela da. Izan ere Jorge Llanori (@xurde_lon) esker itzulpenak gauzatu ahal izan ditugu eta martxan jarri, nahiz eta oraindik Beta moduan den. Munches gracies Jorge!!
Tropelak barneratua du euskarak aurrera egiteko sarean ere presentzia izan behar duela eta erabili beharra dagoela hizkuntza gutxitua den heinean. Hori hala izanda, gainontzeko hizkuntza gutxituen egoera ere zaila dela ederki asko ulertzen dugu. Horrenbestez, bere garaian katalanarekin egin genuen moduan, oraingoan asturierari egin diogu leku eta etorkizunean hizkuntza gutxitu gehiagori ere leku egiten joango gara.