Hizkuntza gutxituak sarean gehitzen!!

2005ean Tropela.net proiektua martxan jarri genuenean euskara, txirrindularitza eta teknologia berriak ardatz hartuta abiatu ginen. Bide guzti honetan euskarari lehentasuna eman diogu eta ematen jarraitzen dugu, hizkuntza berriak gehitzen joan bagara ere. Disqus euskaraz Oraingoan beste bi pausu garrantzitsu eman dira aurrerantz. Lehena Disqus – Tropelako blogean orain urte batzuetatik blogean darabilkiguna – iruzkinak jartzeko […]

“Praktika egokiak gutxitutako hizkuntzen eta IKTetan sustatzeko” biltzarreko aurkezpen bideoa

Dagoeneko jarri dituzte biltzarreko bideoak ikusgai Leizaola Elkargokoek. Hemen gehitzen dizuegu gu izan ginen mahaiko bideoa. Egoitzen parte hartzea 18. minutu inguruan aurkitzen da eta hitz egin zuen guztiaren lehen zatia soilik aurkitzen da. Bideoan guztia agertzen ez denez, hemen dituzue gure aurkezpena. Biltzarraren inguruko informazio gehiago nahiko bazenute aurreko post batean irakur dezakezue.

Tropela.net “Praktika egokiak gutxitutako hizkuntzen eta IKTetan sustatzeko” biltzarrean (2010)

Gaur goizean egokitzen zitzaigun Tropelaren inguruan hitz egitea “praktika egokiak gutxitutako hizkuntzen eta IKTetan sustatzeko” biltzarrean. Atzo hasi zen jardunaldia eta gaur amaitzen zen. Gu laugarren eta azken solas-taldean aritu gara. Gure aurretik arlo honetan diren adituek hartu dute parte. Egia esanda gure proiektua izango zen zalantzarik gabe hizlari guztien artean xumeena hitzaldian bertan aitortu […]