Podiumerako atea zabalik

Criterium Dauphine Libere 2014  stage -2

Beste behin uda garaia iritsi da eta honekin bat aurtengo Tourra. Sailkapen nagusira begira, derrigorrezkoa da bi txirrindulari aipatzea besteen gainetik, Contador (TCS) eta Froome (SKY), aurtengo Tourra irabazteko hautagai nagusiak eta printzipioz Pariseko podioko lehen bi postuak beteko dituztenak. Bi zezen hauen atzetik ordea, gauzak estu eta larri joango direla dirudi eta podioko 3.postuko ateak zabalik daude, hona hemen 3.postu hori konkistatzeko zerrendan azaltzen diren hautagai nagusien analisi laburra (apustu etxeetako 5 hautagai nagusienak).

Nibali: Siziliako marrazoa ez dabil berak nahi lukeen moduan aurtengo urtean, ez baititu espero zituen emaitzak lortu. Bestalde, denok dakigu txirrindulari irabazlea dela eta bere helburu nagusia Tourra izanda ez daukat zalantzarik Nibali ondo iritsiko dela Frantziako errepideetara.

Tourrean posturik hoberena: 3º (2012). Alde positiboak: Teknikoki pelotoian dauden hoberenetarikoa / jarrera erasotzailea eta irabazlea / talde indartsua.

Valverde: Berak dioenez Tourreran nabarmentzeko azken aukera izan daiteke. Oso txukun ibili zen urte hasieran eta dirudienez asko zaindu du Tourreko prestaketa. Lehen astetik bizirik irteten bada, bere aukerak izango ditu.

Tourrean posturik hoberena: 5º (2007). Alde positiboak: Helmugan azkarra / prestaketa zorrotza / hautagai nagusien baimena, azken kilometroetan mugitu ahal izateko.

Talansky: Floridakoak azken Dauphine Kriteriumean ongi erakutsi du zer egiteko gai den. Urte osoan ezkutatu zamar egon arren Tourra gerturatzen doan heinean azaldu zaigu Garmin-eko gizona. Urtez urte aurrera dator, ea Tourrean zer egiteko gai den.

Tourrean posturik hoberena: 10º (2013). Alde positiboak: Pedal kolpe bikainean dago / gaztea eta oldarkorra / motibazioz gainezka.

Van den Broeck: Bueltan da. Azken urteetako mamu eta zalantzak alde batera uzteko gai baldin bada, kontuz txirrindulari honekin. Tour gizona da eta postu onak lortu izan ditu lasterketa honetan, are gehiago, erorikoengatik ez balitz palmares hobeago bat edukiko zukeen.

Tourrean posturik hoberena: 4º (2010 / 2012). Alde positiboak: Pedal kolpe bikainean dago / mendateetan fidagarria / bizikleta gosea.

Van Garderen: Ez da bere urterik oparoena izaten ari, baina halere baditu ohorezko posturen bat edo beste. Zalantza puntu bat edukiko du bere baitan txirrindulari amerikarrak, baina argi dago kontuan hartu beharreko hautagaia dela. Ibilbidea ez da berarentzat aproposena baina aurten erakutsi du mendateetan gora ere majo moldatzen dela.

Tourrean posturik hoberena: 5º (2012). Alde positiboak: Erlojupekoa / mendateetan txukun.

Argi dago lasterketa honetako txirrindularien zerrenda kalitatez josia dagoela eta txirrindulari asko direla podiumera igotzeko esperantzarekin egongo direnak. Iritsi da errepide gainean dena uzteko momentua, ikusiko dugu uztailak 23an zein igoko den oholtza gainera.

Zein da zure apustua?