Eta Vueltan ere Laboral Kutxarekin elkarlanean!

Laboral Kutxa Saria Vueltan ereAurtengoan Vuelta ere 10. lehiaketa izango da Tropelan. Gogoan dugu nola 2005ean, Tourra amaitu ondoren, nola erabiltzaileek Vueltarako lehiaketa antolatuko al genuen galdetzen aritu zirela. Eta guk ezin ezezkorik esan! Beste marka bat, beraz, heltze prozesu honetan.

Konturatuko zineten moduan Vueltan ere Laboral Kutxarekin elkarlanean jarraitzen dugu. Poztekoa, ezta? Tourrean izan genuen moduan Vueltan ere Laboral Kutxa Saria, #laboralkutxasaria, sailkapen babestua izango dugu. Bertan Orbea Orca bizikleta, Forumen gastatzeko bonoak, eta beste hainbat sari izango dira, baita zozketa bidez ere. Hori bai, ez ahaztu sari hauen lehian izateko Laboral Kutxa Sarian izena eman beharra duzuela behin kiniela egin eta gero:

Laboral Kutxa Saria sailkapen babestuan izena eman

Zorterik onena opa dizuegu guztioi Vuelta honetan! Eta ez ahaztu Laboral Kutxa Saria sailkapen babestuan izena ematea sustorik izan ez dezazuen ;-)

10. Tourrean, Tropela eta Laboral Kutxa elkarlanean

Laboral Kutxa SariaDakizuen moduan, aurtengoa Tropelak lehiatuko dugun 10. Tourra izango da. A ze marka!! Hori gogorarazteko harro aldatu dugu goiburuko logoa 10 zenbaki dotorea gehituz. Eta beti esan ohi dugun moduan, hein handi batean zuei eskerrak! Eskerrik asko guztioi hainbeste urtez zintzo Tropelan parte hartzen jarraitzen duzuelako!

Berrikuntza eta aldaketa ugari jasan ditu Tropelak urte guzti hauetan zehar eta aurtengoa ere ez da aparte izango. Urte guzti hauetan zehar makina bat babesle eta laguntzaile izan ditugu – eskerrik asko zuei ere!! – eta aurtengoan, modu berezian, Laboral Kutxarekin gauzatu dugu elkarlana. Izan ere, Laboral Kutxak Frantziako Tourreko lehiaketan babestutako sailkapen propio bat izango du Laboral Kutxa Saria izena duena. Erabiltzaile guztiok zaudete gonbidatuta sailkapen horretan parte hartzera eta sari zoragarriak irabazteko lehiatzera: Orbea bizikleta, Forum Sporten gastatzeko bonoak, … Gainera Laboral Kutxa Saria sailkapeneko erabiltzaile guztien artean maillot eta kuloteak ere zozketatuko dira.

Gure aldetik Laboral Kutxari eskerrak eman nahi dizkiogu gugan jarri duen konfiantzagatik eta Tropelako lehen sailkapen babestua berea izateagatik.

Zorte on guztioi eta goza dezagun hamargarren aldiz Tourraz Tropelan!