Itzulia amaitzearekin batera, badakigu aurtengo Itzuliako Laboral Kutxako Sarietan podiuma osatu dutenak:
1. postuan: gemag. Berarentzat izango da Orbea bizikleta zoragarri bat. Gainera Laboral Kutxako bezeroa bada 150€ Forum Sportean gastatzeko izango ditu.
2. postuan: Glezjaimerena. HP akzio kamera zoragarri bat eta Laboral Kutxaren ekipoazioa irabazi ditu. Gainera Laboral Kutxako bezeroa bada 100€ Forum Sportean gastatzeko izango ditu.
3. postuan: ibaibengoa. HP akzio kamera zoragarri bat irabazi du. Gainera Laboral Kutxako bezeroa bada 100€ Forum Sportean gastatzeko izango ditu.
Etapetako irabazleak ere izan ditugu eta hauek Luxuzko Gregario bihurtuko ditugu urtebetez: WouterWeylandt, Mikhoyan, gemag, ibaibengoa, zuhaitze eta tevez.
Hauetaz gain, 3 HP akzio kameren zozketaren berri ematea geratzen da. Laster emango dizuegu horren berri, beraz, adi!
Zorionak irabazle guztiei eta esan Laboral Kutxa bera jarriko dela zuekin harremanetan.
Gogoratu hurrengo Laboral Kutxa Saria Giroan izango dugula.
Gure aldetik Laboral Kutxari eskerrak ematea dagokigu Tropelaren proiektuari ematen dion babesagatik.
Ez natzaizue lasterketa azaltzen hasiko. Ez dizuet ez profila, ez ibilbidea esplikatuko. Badakizue Paris-Roubaix zer den. Betikoa. Sekretu gutxi, baina era berean, ezagutza eta esperientzia asko eskatzen dituen klasiko handia. Gustoen arabera doa, baina gehienontzat, Liege-Bastogne-Liege eta Flandriako Itzuliarekin lehian, urteko lasterketa garrantzitsuena.
Gaztea den arren, erronkari erronka ari da Kwiatkowski. Joan den urtean, Eroica irabazten ekin zion denboraldiari eta Munduko Txapelketa poltsikoratu zuen irailean. Hortaz, mailot bereziarekin ari da lehiatzen 2015ean lasterketetan, ortzadar maillot mitikoarekin hain zuzen ere. Bada Etixx-Quick Stepeko txirrindulariak erronka polita du parez pare egunotan: Euskal Herriko Itzulia irabaztea. Orain artean, sekula ez du lortu munduko txapeldunak Itzulia irabaztea. Aurten bai? Oso aparte ez dela ibiliko dirudi.
Hitz eman genizuen moduan, amaitu berri dugu kamiseta eta Tropelaren bidoi berrien zozketa. Gogoratu zozketa hau Tropelaren 10. urteurrena ospatzeko izan direla.
Bizirik balego, hil honetan 95 urte beteko zituen Hugo Klobetek, Suitzak emandako txirrindularirik onenetakoa. Leo Amberg ziklista ohia ohartu zen Zurichen bazegoela txirrindularitzan bide luzea eta oparoa egin zezakeen txirrindulari gazte bat eta profesionalen bidean jarri zuen. Errepidean ezagun bilakatu aurretik, hainbat belodromotan jardun zen, tartean New Yorkekoan eta Chicagokoan. Kobletek 50ko hamarkadaren hasieran goia jo zuen, Coppi, Bartali, Bobet eta beste suitzar baten, Kublerren, garaikidea izan zen Koblet. Le pedaleur de charme esaten zioten, izan ere, ezer baldin bazen, elegantea zen Koblet bizikleta gainean, oso dotorea.