Hitz eman genizuen moduan, amaitu berri dugu kamiseta eta Tropelaren bidoi berrien zozketa. Gogoratu zozketa hau Tropelaren 10. urteurrena ospatzeko izan direla.
Atzo izango balitz bezala dugu gogoan proiektu honi ekin genion eguna. 2005eko Frantziako Tourra bizi izan genuen Tropelarekin lehen aldiz. Gaur egun, ordea, nekez pentsa dezakegu Frantziako Tourra Tropelarik gabe, ezta?
Bi izan ziren 2005ean antolatutako ekitaldiak; egun 21 dira antolatzen ditugun lehiaketak. Parte hartzaileei dagokionez ere goraka doa tropelaren tamaina, goraka txirrindularitza Tropelarekin bizi nahi dutenen kopurua.
Tropela bere hastapenetatik ezagutu duzuenok webguneak izan duen garapena ere gogoan izango duzue. Badu egungo Tropelak 2005koaren antza, baina zalantzarik gabe oso desberdina da. Teknologia berriek eskatzen dutenaren egokitzapenetara moldatzen saiatzearen ondorio, nahiz eta askotan nahi bezainbeste aurrera egin ez.
Berrikuntzak izan dira eta berrikuntza berriak ere etorriko dira. Espero dezagun guztion gustukoak izatea!!
HAU OSPATU BEHARRA DAGO!!
10. urteurren hau ospatzeko, bi lehiaketa antolatzea erabaki dugu. Ondo irakurri!
Lehen zozketa sare sozialetan eta blogean bertan egingo duguna da. Zoriontzeko mezuak bidaltzen dizkiguzuen artean Tropelaren 10 kamiseta zozketatuko ditugu. Horretarako ondorengo bide hauek erabil ditzakezue:
– Twitter: #tropela10urte traola erabiltzen duten zorion mezuak norberaren Tropelako erabiltzaile izena gehituz
– Facebook eta Google+: gure orman zorion mezuak gehituz, Tropelako erabiltzaile izenarekin batera
– Blogean: post honen ondoren zuen mezuak txertatuz, Tropelako erabiltzaile izenarekin batera
Zozketa hau igande gauean burutuko dugu, beraz, parte hartzeko epea igande honetan arratsaldeko 18:00etan itxiko dugu, Flandriako Tourra amaitu ondoren. Zozketan honetan Tropelako erabiltzaile guztiek parte hartu ahalko dute.
Bigarren zozketaLuxuzko Gregarioei zuzendua izango da. Luxuzko Gregarieon 10 bidoi ditugu, nola ez, Luxuzko Gregario zareten guztion artean zozketatzeko. Zozketa hau ere igande gauean egingo dugu kamiseten zozketarekin batera, beraz, oraindik Luxuzko Gregario ez bazara bihurtu zaitez igandea baino lehenago zozketan parte hartzeko!!
Gaur Tropelak 7 urte betetzen ditu. Ez genuen usteko proiektua hasi genuen hartan hainbeste urte pasako genituenik esku artean dugun altxor hau zuekin elkarbanatzen! Marka handia da eta hein handi batean zuen parte hartze eta jarraipenari esker da zalantzarik gabe.
Gaur 6 urte betetzen ditu Tropela.net webguneak. 6 urte daramatzagu 2005eko Tourreko lehiaketa martxan jartzeko hasi ginenetik proiektuarekin lanean eta gustura hasiera hartan ez baikenuen aurre ikusten 6 urtez daramagun ibilbidea egingo genuenik.
Atzo 2011ko Euskal Herriko Itzulia jarri genuen martxan eta jaso genezakeen oparirik onena jaso dugu. 24 ordu ere ez dira pasa kiniela egiteko epea ireki dugunetik eta epe honetan 2.563 kiniela egin dira. Sekulako marka!
Eskerrik asko guztioi gurekin euskaraz txirrindularitzaz gozatzeagatik eta zorionik beroenak zuei guztioi gurekin parte hartzen jarraitzen duzuelako! Ia urte askotan horrela jarraitzen dugun!