Dotorea zen gero

Hugo KobletBizirik balego, hil honetan 95 urte beteko zituen Hugo Klobetek, Suitzak emandako txirrindularirik onenetakoa. Leo Amberg ziklista ohia ohartu zen Zurichen bazegoela txirrindularitzan bide luzea eta oparoa egin zezakeen txirrindulari gazte bat eta profesionalen bidean jarri zuen. Errepidean ezagun bilakatu aurretik, hainbat belodromotan jardun zen, tartean New Yorkekoan eta Chicagokoan. Kobletek 50ko hamarkadaren hasieran goia jo zuen, Coppi, Bartali, Bobet eta beste suitzar baten, Kublerren, garaikidea izan zen Koblet. Le pedaleur de charme esaten zioten, izan ere, ezer baldin bazen, elegantea zen Koblet bizikleta gainean, oso dotorea. “Dotorea zen gero” irakurtzen jarraitu

2015ean ere Tropela eta Laboral Kutxa elkarlanean!!

Laboral Kutxa SariaAurtengo denboraldian ere Tropela eta Laboral Kutxa elkarlanean izango gara. Esango dugu iaz baino estuagoa izango dela izan ere Laboral Kutxa Saria lau lehiaketa garrantzitsutan izango dugu aurtengoan: Euskal Herriko Itzulian, Italiako Giroan, Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan!

Erabiltzaile guztiok zaudete gonbidatuta Laboral Kutxa Saria babestutako sailkapen horretan parte hartzera eta sari zoragarriak irabazteko lehian izatera. Esaterako, Euskal Herriko Itzulian Orbea bizikleta, HP akzio kamerak, Forumen gastatzeko bonoak, Luxuzko Gregario bihurtzek aukera… izango dira, bai lehen sailkatuentzat baita sailkapenean parte hartzen duzuen guztien artean zozketa bidez banatzeko. Ez ahaztu behin kiniela egin eta gero izena ematea Laboral Kutxa Saria sailkapenean!!

Gure aldetik Laboral Kutxari eskerrak eman nahi dizkiogu gugan konfiantza izaten jarraitzen duelako.

Zorte on guztioi eta goza dezagun denboraldi bikain honetaz!

Tropelak 10 urte betetzen ditu gaur!!

Tropela 10 urteAtzo izango balitz bezala dugu gogoan proiektu honi ekin genion eguna. 2005eko Frantziako Tourra bizi izan genuen Tropelarekin lehen aldiz. Gaur egun, ordea, nekez pentsa dezakegu Frantziako Tourra Tropelarik gabe, ezta?

Bi izan ziren 2005ean antolatutako ekitaldiak; egun 21 dira antolatzen ditugun lehiaketak. Parte hartzaileei dagokionez ere goraka doa tropelaren tamaina, goraka txirrindularitza Tropelarekin bizi nahi dutenen kopurua.

Tropela bere hastapenetatik ezagutu duzuenok webguneak izan duen garapena ere gogoan izango duzue. Badu egungo Tropelak 2005koaren antza, baina zalantzarik gabe oso desberdina da. Teknologia berriek eskatzen dutenaren egokitzapenetara moldatzen saiatzearen ondorio, nahiz eta askotan nahi bezainbeste aurrera egin ez.

Berrikuntzak izan dira eta berrikuntza berriak ere etorriko dira. Espero dezagun guztion gustukoak izatea!!

 

HAU OSPATU BEHARRA DAGO!!

10. urteurren hau ospatzeko, bi lehiaketa antolatzea erabaki dugu. Ondo irakurri!

Lehen zozketa sare sozialetan eta blogean bertan egingo duguna da. Zoriontzeko mezuak bidaltzen dizkiguzuen artean Tropelaren 10 kamiseta zozketatuko ditugu. Horretarako ondorengo bide hauek erabil ditzakezue:

– Twitter: #tropela10urte traola erabiltzen duten zorion mezuak norberaren Tropelako erabiltzaile izena gehituz

– Facebook eta Google+: gure orman zorion mezuak gehituz, Tropelako erabiltzaile izenarekin bateraLuxuzko Gregario bidoia

– Blogean: post honen ondoren zuen mezuak txertatuz, Tropelako erabiltzaile izenarekin batera

Zozketa hau igande gauean burutuko dugu, beraz, parte hartzeko epea igande honetan arratsaldeko 18:00etan itxiko dugu, Flandriako Tourra amaitu ondoren. Zozketan honetan Tropelako erabiltzaile guztiek parte hartu ahalko dute.

Bigarren zozketa Luxuzko Gregarioei zuzendua izango da. Luxuzko Gregarieon 10 bidoi ditugu, nola ez, Luxuzko Gregario zareten guztion artean zozketatzeko. Zozketa hau ere igande gauean egingo dugu kamiseten zozketarekin batera, beraz, oraindik Luxuzko Gregario ez bazara bihurtu zaitez igandea baino lehenago zozketan parte hartzeko!!

Tropela aurten ere Itzuliarekin lanean

Iaz hasitako bidetik, aurten ere Tropela Itzuliarekin elkarlanean izango da. Martxan jarri genuen itzulia.net webgune eleanitz propio berria eta aurten ere webgunearen kudeaketaz arduratuko gara.

Horretaz gain aurkezpen ekitaldiak ere streaming bidez zuzenean emateko ardura ere egokitu zaigu. Ostegunean izan zen Itzuliaren aurkezpena eta zuzenean sarean zabaltzeaz Tropela arduratu zen lantaldearen lan bikainari esker. Badakigu hobetzeko tartea badagoela, baina guretzat erronka handia izan zen aurrera eramatea.

Hemen gehitzen dizuegu aurkezpen ekitaldian zuzenean eman genuen streamingaren bideoa.

Peter Saganen 260 eguneko lehortea

sagan-tirreno-adriatikoa

37 aste eta egun bat, hau da, 8 hilabete eta 16 egun. 260 egun, guztira. Denbora hori igaro da 2014ko ekainaren 29aren eta 2015eko martxoaren 16aren artean. Lehenengo datan, Eslovakiako errepideko txirrindularitza txapelketa irabazi zuen Saganek. Bigarrenean, herenegun, Tirrenoko 6. etapan gailendu zen. Tarte horretan, 2. postuetan espezializatu da eslovakiarra.

Lehenengo postuaren ateetan geratu da maiz Sagan, garaipen bilduma ikusgarria daukan txirrindularia. Aurten, irabazi gabe eman ditu lehenengo hilabeteak. Tinkoff-Saxoren milioi askoko fitxaketari lehenengo arrazoia emateko itxaron behar izan du. Nolakoak izan ziren, baina, 9 hilabete hauetako bigarren postuak?

“Peter Saganen 260 eguneko lehortea” irakurtzen jarraitu