Pasa den astean lehertu zen orain arteko isiltasuna. Euskadi-Murias taldeko arduradun bat kexu agertu zen medioen aurrean. Euskadi Fundazioa eta Orbea jarri zituen jomugan, lagundu baino, oztopatu egiten dutelakoan beren jarduna. Arrazoia duen ala ez, ez dakit, ezta esan zituenak zenbateraino diren egiak. Baina hala balitz ere, ez dut ulertzen kexu agertzeko jarrera hori. Continue reading “Hegemonia guda lehertu da”
Kategoria Artxiboak:Txirrindularitza
Biziberrituta
Beste bat dirudi Elia Viviani italiarrak. Baina bera ez da aldatu, soilik taldea aldatu du. Skyren maillota erantzi eta Quick Stepena jantzi duenetik biziberrituta dabil Isola della Scala herrian jaiotakoa txirrindularia. Duen abilezia agerian utzi du sasoi hasieran eman dioten konfiantza eskertzeko. Pistan lorturiko emaitza paregabeak errepidean berdintzeko gogorik ez zaio falta. Continue reading “Biziberrituta”
Van Aert historia egiten 3. ortzadar maillota jarraian irabaziz
Astakeria bat dirudi idatziko dudanak, baina sorpresa bat izan da gaur Wout van Aert belgikarrak irabaztea Munduko ziklo-kros txapelketa. Sorpresa erlatiboa noski, aurreko bi urteetan ere bera izan baizen garailea, baina faborito nagusia Mathieu van der Poel genuen. Ostiralean idazten genuen 26 lasterketa irabazita eta Munduko Kopa eta Europa Txapelketak irabazita aurkezten zela irteerako lerroan 23 urteko gazte nederlandarra. Continue reading “Van Aert historia egiten 3. ortzadar maillota jarraian irabaziz”
Asteburu honetan lehiatzen da ziklo-kroseko Munduko Txapelketa
Iritsi da ziklo-kros denboraldiaren urteko gailurra. Asteburu honetan, Herbehereetako Valkenburg herrian lehiatuko dira munduko onenak ortzadar maillotaren bila. Ezaguna egingo zaizue seguraski Limburg eskualdean dagoen herri honen izena. Bertan lehiatzen da Amstel Gold Race, bertan antolatu zuten errepideko Munduko Txapelketa 2012an (Philippe Gilbert izan genuen munduko txapeldun) eta Cauberg muinoagatik ezaguna den paraje hauetako belardietan ospatuko da aurtengoan ziklo-kros mundiala ere.
Eta aurtengoan izen bat guztien gainetik, Mathieu van der Poel. Denboraldi ikaragarria egin du, errekorrak lehertuz eta bera da hautagai nagusia. 7 Munduko Kopako proba poltsikoratu ditu, Europako eta Herbehereetako txapelketak eta guztira 26 lasterketa irabazita daramatza aurtengo denboraldian. Bai, ongi irakurri duzue, 26 lasterketa irailean lehiatzen eta irabazten hasi zenetik. Aurre egin diezaiokeen bakarra azken bi urtetako munduko txapeldun Wout van Aert belgikarra da, azken Munduko Kopako frogan erakutsi zuenez hain urruti ere ez baitabil. Baina kosta behar zaio oraindik 23 urte bete berriak dituen van der Poel gazteari aurrea hartzen.
Emakumezkoetan, aldiz, askoz lehia irekiagoa ikusiko dugu. Faborito nagusia, baina Sanne Cant dugu, Munduko Kopako garailea eta iaz Bielesen lortutako garaipenaren ondoren denboraldi osoan ortzadar maillota luzitu duen belgikarra.
Euskaldunei dagokienez, lau izango ditugu irteeran. Elite gizonezkoetan Aitor Hernandez eta Javier Ruiz de Larrinaga. Emakumezko eliteen artean Olatz Odriozola eta 23 urtez azpikoetan Luisa Ibarrola. Beraien inguruko erreportaia polita utzi digute gaur Berrian, ez gara luzatuko beraz.
Honakoa da asteburuko programa:
Larunbata
11:00 Junior gizonezkoak
13:00 23 urtez azpiko emakumezkoak
15:00 Elite emakumezkoak
Igandea
11:00 23 urtez azpiko gizonezkoak
15:00 Elite gizonezkoak
Kuadrillan azkarrena
Azkarra da, eta langile fina behar denean. Euskal Herriko itzulian izan genuen zale askok Daryl Impey (Mitchelton-Scott) hegoafrikarraren berri. 2012an Gasteizen bukatu zen etapan Allan Davis taldekidearen aurretik sartu zen esprintean helmugara. Egungo talde australiarrarekin lortu zuen lehen garaipena izan zen. Aurretik Barloworld, RadioShack eta MTN Qhubekaren maillotak jantzi zituen.