Asteburu honetan ospatzen dira Danimarkako Bogense hirian Munduko ziklokros txapelketak. Emozioa eta oso lasterketa irekiak espero dira gazte mailatan eta emakumezkoen elite lasterketan. Aste haseran ikus zitekeen elurra joan da zirkuitutik, baina oso barruti azkarra espero da eta edozein akats edo ustekabekok indartsuenaren aukerak zaputz ditzake. Zalantza gutxienak gizonezkoen elite mailan daude. Sorpresa handia bailitzateke denboraldia goitik behera dominatu duen Mathieuvan der Poel nederlandar gazteak ez balu bere bigarren mundukotxapelketa lortuko. Toon Aerts eta Wout van Aert eduki beharko lituzke hurbilen, baina bi belgikarrek ez dute erraza izango.

Bertan izango dira 5 euskaldun ere. Junior gizonezkoetan, Ibai Ruiz de Arcaute eta Igor Arrieta. 23 urtez azpiko gizonezkoetan Xabier Murias, emakumezko 23 urtez azpikoetan Luisa Ibarrola eta elite gizonezkoen mailan Javier Ruiz de Larrinaga.

Aipamen bereziamerezi du azken honek. Txirrindulari zuiarrarentzat bere 12. mundiala izango da jarraian eta duela hilabete jakinarazi bezala, erretiratu aurretik lehiatuko duen azken lasterketa. Helburua top30ean sartzea beste behin ere, eta azken Munduko Kopetan erakutsi duenez, helburu erraza izan ez arren, aukerak izan ditzake.

Badoa, beraz, azken hamarkadan euskal ziklokrosaren ikur nagusia izan den txirrindularia. 5 aldiz Espainiako txapeldun, maila altuan esaten ari da zirkuituei agurra denboraldi hasera motelago baten ondoren. Beasainen bere 4. Euskadiko txapela lortu ondoren, brontzezko domina ere lortu zuen Espainiakoan eta maila polita erakutsi du Munduko Kopako azken 2 lasterketetan.

Errepidean 2 urtetako ibilbide laburra amaitu ostean, 2006 urtearen amaieran ziklokrosera bideratu zuen bere kirol ibilbidea. Hasera batean, Kaiku desagertu ostean beste talde bat atera bitartean sasoia mantentzeazuen asmoa, baina segituan, errepideko ateak itxita, apustu ausartaegin zuen ziklokrosean profesional izateko. Ordutik, lana etaesfortzua. Bera zen manager, bera zen txirrindulari. Errepidearekin alderatuz beste garapen mota bat du ziklokrosak, oso egitura ahulak hemen eta horregatik du meritu bikoitza bere kirol ibilbideak. Azkar ikusi zuen hobetu nahi bazuen etxetik kanpo asko ibili beharko zuela. Erosotasunetik ihesi, hotz eta miseria asko pasa zituen Munduko Kopa edo Belgikako hainbat lasterketetan ofizioa ikasteko.

Ordutik, zirkuituz zirkuitu ikusi dugu bere autokarabanarekin eta bere jarraitzaile leialekin, Ainara eta azkenaldian bere seme Amets horien buru. Ondo ezagutzen zituen bere gabeziak, ederki baliatu ditu bere bertute eta indarguneak. Berarekin, aro bat amaitzen da, ikusiko dugu aurrerantzean zer ekarpen egin diezaiokeen ziklokrosari beste eremu batetik. Zorte on txapeldun!!!