Atzoko etaparen ostean, hona hemen Pirinioetako bigarren etapa handia. Hurrengo etapa benetan etapa mendatetsua izanik eta ibilbidearen ezaugarriak ikusirik, ihesaldi batek aukera bikaina izan dezake helmugara iristeko. Hasiera hasieratik ihesaldi indartsu bat antolatzeko aukera egongo da eta txirrindulari arriskutsu bat sartu ezean, ez dugu uste SKY-k intentzio handirik izango duenik ihesaldia zapuzteko.
Lehen mendate serioa, Col d’Aspin izango da, 12 km 6,5%ko 1º mailako mendatea. Gaina helmugatik 50 km-tara dagoenez, ihesaldiak bertan lor dezake abantaila. Sailkapenean urrun dauden igotzaile politek ihesaldia harrapatzeko helburuarekin irtengo direnez, goi mailako ihesaldi bat espero dugu. Gerora, aski ezaguna den Tourmalet (17,1 km 7,3%) handia igo beharko dute txirrindulariak, etapa garaipenaren jokoan epaile bihurtuko den mendate gogorra (Hors Category), goranzkoan ez bada, beheranzkoan. Tourmalet gaina helmugatik 40 km-tara pasako dute, gerora jeitsiera luzea izango dutelarik (31 km), Cautereteko (6,4 km, 5%) azken 7 km-ak egin arte. Continue reading “Aurre analisia: 11. etapa: Pau/Cauterets (188 km)”
Lehen asteko etapa bihurri eta urduriak alde batean utzita, Pirinioetan sartzen da Tourra. Duda gabe, beste Tour ezberdin baten hasieran gaude. Hemendik eta Parisa bitartean etapa menditsuak bata bestearen atzean etorriko dira, eta nahiz eta etapa lasaixeagoak ere izango dituzten, etapa guztiek izango dute bere mamia. Sailkapen nagusiko oilarren txanda da, orain beraiena da hitza.
Lehen lasterketa asteari amaiera emateko, hona hemen 9.etapa, taldekako erlojupeko garrantzitsua. Guztira 28km egin beharko dituzte talde ezberdinek, eta ez pentsa ibilbide erraza izango dutenik. Lehen zatia laua baldin bada ere, ibilbidearen erdi partean eta batez ere bukaeran gauzak nabarmen zailduko zaizkie. Hiru igoera edukiko dituzte, lehena 4km 2-3%-ra, bigarrena 1km 4%-ra eta azkena helmugara iristear 1,7km 6,2%ra. Ez dirudite aparteko esfortzurik, baina errealitatean denok dakigu diziplinaren zailtasunaz eta talde bat baino gehiok denbora galera garrantzitsu bat edukiko dutela helmugan argi dago. Taldekako erlojupeko hau irabazi nahi duen taldeak, erritmo bizi bat denbora luzean mantentzeaz gain, indarrak ondo orekatu beharko ditu. Horretan trebeak diren talde bat baina gehiago aurki genezake aurtengo Tourrean.
Aste bukaeraren etorrerarekin batera, bi etapa interesgarri datoz. 8. etapa hau, beste klasika bat balitz bezala hartu behar dugu, amaiera ez baita batere erraza izango. Ihesaldi bat antolatuko da eta argi, etapa aproposa izan daiteke ihesaldiak arrakasta edukitzeko eta. Taldekako erlojupekoa igandean dela jakinda, ikusi beharko da zein taldek hartuko duen erantzunkizuna pelotoi buruan, norbaitek hartzen baldin badu, beraz ihesaldiak aukerak izan ditzazke etapa honetan.
7. etapa esprinterren azken aukera izango da Parisa bitartean. Baliteke bidean zehar esprinten bat edukitzea baina ibilbideari dagokionez behintzat hau izango da aukera garbiena, eta noski esprinterren taldeek ez dute barkatuko.