Gutxika gutxika badoa Tourra martxa hartzen eta 4. etapa, etapa handia da oso, inflexio puntu bat izan daitekeen harbideetako etapa. Belgikako mugak atzean utziz, Frantzian sartzen da Tourra.
Iaz gertatutako ikusirik, aurten ere harbideetako ikuskizun handiarentzat etapa bat gorde dute antolatzaileek eta esan beharrik ez dago etapa garrantzitsu baten aurrean gaudela. Tourreko etaparik luzeena izango da (223km) eta etapako azken 40 kilometroetan 6 harbide ezberdin gainditu beharko dituzte txirrindulariek. Sailkapen nagusiaren lehian ibiliko diren txirrindulariek benetan beldur die horrelako ibilbideei, beraien aukerak horrelako etapetan galdu ditzakete eta. Iazko sarraskia ikusirik, gainditu beharreko erronka baten aurrean daude. Continue reading “Aurre analisia: 4. etapa, Seraing / Cambrai (223.5 km)”