Edward Theuns: Topsport Vlaanderenen azken harribitxia

theuns (sirotti, cyclingnews)Udaberria hurbiltzearekin batera txirrindularitza denboraldiko garai garrantzitsuenetariko baten atarian gara jada. Orain arte hainbat txirrindulari nabarmendu dira urte hasierako lasterketetan eta gaur euskal zalegoarentzako agian oso ezaguna ez den horietako bat aurkeztera nator. Edward Theuns (Gent, 91’) Topsport Vlaanderen talde flandiarreko kide da eta otsailean gehien nabarmendu den txirrindularietako bat dugu. Europe Tourreko lider izan ostean 2. postuan da orain emaitza on mordoa pilatu eta gero. Bigarren urtea du flandriarrak profesional mailan eta iaz bere lehen garaipena lortu ostean hura kasualitatea izan ez zela erakusten ari du.

Esan bezala nabarmentzeko moduko denboraldi hasiera egiten ari du Genten jaiotako gazteak: Marseillaiseko Sari Nagusian lortutako 7. postuarekin ekin zion urteari. Ondoren, Bessegeseko Izarrean 4 etapetan lehenengo 10etan sailkatu eta lider izan ostean 5 amaitu zuen. Bertatik Espainiara heldu zen taldearekin batera: Theuns 5. izan zen Almerian eta Andaluzian bi etapetan aurreneko hamarretan sartu zen, lasterketan oso aktibo izanda. Txalotzekoa bere jarduna, erregulartasun handia erakutsiz.

Taldeak behar du bere jardun ona, pasa den neguan iaz euren bizkarrezur izan ziren txirrindulariak galdu ostean: Van Staeyen eta Vanbilsenek Cofidisera jo zuten, Bouhanniren inguruan eraikitzen ari diren taldea sendotzeko; Waeytens Giant-Alpecinen dugu aurten eta De Buyst Lotto Soudalen. Flandria Ekialdeko 3 Egunak irabazi berri dituen Lampaert Etixxen da, etorkizunean zeresana emango duela argi utziz, eta iaz taldeko izar eta Europe Tourreko garaile izan zen Van Asbroeck Lotto-Jumbon da orain. Gizon on mordoa joan dira taldetik.

Galera hauek gaindituko dituzten zalantzarik ez dago ordea, aurrez ere hori lortzea zer den badakitelako. Duela hamarkada bat baino gehiago Chocolade Jaques izenpean harrobi lana egiten hatopsport vlaanderen (euren webgunea, tim de waele)si zirenetik urtero atera dira txirrindulari distiratsuenak taldetik eta beti izan dute ordezkorik. Horrela, aurrez aipatutakoez gain, gaur egun World Tourreko taldeetan diren gizon asko bertatik pasa izan ziren: Lodewyk eta Hermans (BMC); Vandewalle (Trek); De Vreese (Astana); Pauwels (MTN-Qhubeka); Armée, Boeckmans, Dehaes, Jelle Vanendert eta De Gendt (Lotto Soudal); Keisse, Serry eta Maes (Etixx); Bakelants (AG2R); Vanmarcke (Lotto-Jumbo),… zerrenda ia amaigabea da eta aipatutako izenen mailak argi uzten du zein lan ona egiten duten talde flandriarrean.

Theuns bera izan daiteke bide hori jarraitzen hurrengoa. Egutegi belgiar eta frantziarra aproposak dira oso bere ezaugarrientzako, beraz ez zaizkio aukerarik faltako bere burua erakutsi eta agian garaipenen bat lortzeko ere. Aurten amaitzen du kontratua eta ez litzateke harritzekoa izango talderen bat atzetik izatea. Ikusiko dugu non den datorren denboraldian, baina gauza bat ziurra da: Topsport Vlaanderen taldean ordezkorik aurkitzen ez dute arazorik izango.

 

Argazkiak: CyclingNews (Sirotti) eta Topsport Vlaanderen (Tim de Waele)